Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Bertso kronikak
Emankizüna
Allande Socarros-ekin ebilaldi!!
Artxiboan



Atharratzeko Kontseilüak deliberatü dü Linky kuntür edo kontagailü komunikazalearen kontre agertzea. Hortarako geldialdi bat edo arrêté municipal bat hartü dü. Xiberoan hori egiten düan lehen herria da ; bena ez date azkena izan behar. Frantzia osoan bezala “anti linky” izenekotanda bat edo kolektibo bat sortü da eta bilkürak proposatzen dütü kontagailü horren kalteen ezagütarazteko. Hainbat herriko kontseilütan argibideen emaiten jarraikitzen dü. Hala, ondoko aste eta hilabeteetan beste herri zonbait “Linky kontagailü komünikazale horren kontre agertü beharko lirateke. Azpimarratzekoa da Atharratzeko Kontseilüak ahobatez bozkatü düala horren kontre agertzeko. Kalte hanitxen ekarle dela beitaküe, ‘ondes’ edo ühinengatik, edo zonbait sü-lotzen beitzaie; gaineala, entrepresa handiek kontagailüaren informazioneak oro beren interesen alde erabiliko dütüe, bizizaleen bizi pribatüan sartzez. Frantzian oranokoan, 300 herri linkyren kontre agertü dira.
Film gaüaldi bat antolatzen dü
Dagün igantean, azaroaren 20an, izanen da esküinaren primarioen lehen ützülia ; 7 haütageiren artean haütatü beharko dira bigerren ützülialako bi lehiakideak. 116 bozka bülego badate departamentüan, Xiberoan 3 günetan botza emaiten ahal datekealarik. Basabürüarentako Atharratzeko Herriko Etxean eta Petarrarentako aldiz Mauleko Zerbütxügünearen Irati bilgian. Goizanko 8etarik arratseko 7ak arte zabalik dirate eta bozka dener zabalik da. Parte hartzeko beharko da nortarzün ageria erakutsi, esküinaren eta zentroaren peretxuen edo baloreen hitzarmena izenpetü eta azkenik 2 euro pakatü. Igante arratsean 7etarik goiti zonbakatzea eginen da eta emaitzak segidan Pariserat igorriko ; Bi oren beitüküe haütageiek, dei egiteko sekülan arau hauste zerbait salatürik bada.
Esküineko primarioen lehen ützüliaren ondotik, Alderdi Sozialistak bere ikusmoldea plazaratü dü Frédérique Espagnac senatari sozialisteren bidez. Bere ustez, bozkazaleek, Nicolas Sarkozy, kanporatü nahi izan düe eta ez da uste üken behar Fillon-en programarekin ados direla denak! Bere programa oso gogorra da, erretreta 65 urteretan, 600 000 kargülant edo funtzionario gütiago, 39 orenetako lan astea eta orano ere homosexualen ezkontzaren kontre… Hots, Alderdi Sozialista beharko da bildü, lehenik primarioen antolatzeko dagün urtarilan eta ondotik haütatüko düen haütageiaren aküilatzeko. Frederique Espagnac :
Aste bat barne bigerren etxe bat sütan joan da Xiberoan! Aldi huntan Mitikilen, herriaren sargian den etxe batetan, süa abiatü da bizigia batetarik. Deiadarra emanik izan da goizanko oren bakotxa eta erditan eta astelehen egüerdi arte sü ehaileak egon dira dena segürtatu arte. Bi familia bizi ziren hor, eta süari ezkapi ahal izan dira. Denak alojatürik izan dira beren familietan. Mitikileko herria ari da antolatzen familien alojatzeko herrian berean eta behar dütüen arropa eta tresneria biltzen. 






