Antolazaleek ez düe nahi züen egüna ükan taldeka egiten zen 3. Xiberoaren ützülialako. Berorik ez bazen, lohi eta laino artean lasterkan ari izan behar düe.
Parte harzaleen arabera, oso lasterketa gogorra zen, gehiena patarren gora, hala ere giro hona denek azpimarratü düe, eta xenda bazterreko süstengazaleen oihüak preziatü.
Antolazaleen partetik, 350 lasterkariekin müga jo düela erranik izanda, ez dira haboro handitü nahi.
Erran behar da, iragan urteko edizionetik, 42 taldetarik, 71 tara igaran dela parte harzaleen multxoa.
3 taldetatik, 2 xiberotarrak baziren, sailkapeneko lehen hiruak, kanpokoak izan dira, lehen xiberotar taldea, 7. Sailkatü delarik.
Maylis Houret :
Lasterkari desbardin hanitx :
- Berriak
- Agerraldiak: 3121