Ipar eüskal herriko aldizkari euskaldün zaharrenak « Herriak » bere biltzar nausia Muskildin egin dü igaran neskenegünean. Herria, ezagützen ez direnentako, ostegünoroz elkitzen den aldizkaria da leküko bai eta mündü zabaleko berriak emaiten dütüanak.
Urte oroz harpidetza bakan zonbait galtzen badütüe (5 galdürik 2017an) 2200 irakurle beno haboro dütüe.
Eüskalkietan idazten düe ere leküko berriketarieri esker. Xiberotik Allande Socarros ari delarik eta Jean Louis Davant ere bai noiztenka kronika zonbait idazten dütü.
Biltzar nausian, eüskaraz irakurtearen garrantzia goraipatürik izan da eta horrek espiritüaren zabaltzeko, ideien zorrozteko edota eüskaraz bizitzeko beharrezkoa dela berretsi da.
Peio Jaurajorie erredaktore burua :
Hor zirenez galtegin deiegü ze inportantzia zuan hentako Herria aldizkaria :
- Berriak
- Agerraldiak: 2452