- Agenda
- Agerraldiak: 1690
Dagün apirilaren 18an izanen da Xiberoko Gaü Eskolak azken hogei bat urteetan antolatzen düan Tupiñakoa. Baldintzak ez dira kanbiatzen, bizpahiru sükaltari talde bakotx, axuria eskeinirik, eta nahi den errezeta hontzeko goiza ükenen düe parte harzaleek. Urte batetik bestealat Basabürüko eta Pettarreko herrien artean antolatzen da aldizka, eta oraikoan Onizepea-Bildozen izanen da.
Izenak apirilaren 12 gabe eman behar dira Gaü Eskola deitzez : 05 59 19 18 44.
Entzün xehetarzünak Beñat Ezpilekin :
Idaztea plazer bat da, edo izaten ahal da. Bena gozatü ahal izateko, hoberena idatzi lanetan trebatzea da. Proposamena bada Maulen, nahiz oraikoz frantsesez baizik ez den egiten ahal. Aste hontan arra abiatzen dira beraz idatzi joküak Mauleko libürütegian. Hiru asteetarik behin izanen dira jüntak asteartez, arrestiriko 6etarik 8etara.
Entzün Sophie Pavlosky :