Bildozeko Idiart segagiako züzendaritzak bederatzü langile kanporatüko dütü bi hilabeteko "préavis" delakoa eman ondoan. Zurraren indüstria ere hunkitzen dü ekonomiaren kinka gaitzak. Haatik ogendüna ez da Landesetako pinoak egotxi zütüan tenpesta, zeren eta Bildozeko segagian haritzez eta egür exotikoez egiten dütüe bürdinbideetako zeiharkak besteak beste.
Argibideak eman deizkü Idiartenean CGTko ordezkari den Alain Ordunak :
Asteazken hontan (azaroaren 25), kanporaketak formalizatü aitzineko alkarrizketak eginen dütü züzendaritzak langileekin. Erran deigüenaz, enpresan azkenik sartü direnak dira lehenik kanporatürik izanen. Alain Ordunak berriz, ordezkari sindikalista gisa beste gisako elkibide bat proposatzen dü : adinekoekin elestatüko da galtatzeko ez düenez beren ogüz joan nahi, leküa gazteagoer üzteko.
Entzün Alain Orduna :