XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Ondarkinak nola bildüko dira Xiberoan 2015etik harat ?

Xiberoan, Herri alkargoak ondarkinen biltzeko sistema kanbiatüko dü 2015ean eta ordainketa, legeak behartzen düan bezala, aküilagarri zerga baten bidez eginen da, hots pizüaren areberako ordainketa. Neskenegünean Atarratzen, ondarkinen biltzeko sistemaren haütatzeko biltzar monografikoa egin züan alkargoak, bena erabakitzeko haütetsien kopürüa ez beitzen, ez da deliberorik hartürik izan. Haatik hiru proposamen aztertürik izan ziren. Oro biltzea nahizko ekarpenean edo oro biltzea etxez etxez edo bien arteko üztartzea. Herri alkargoako ordezkariak berriz bildüko dira urtarrilan erabaki baten hartzeko.
Roger Borthelle Gotaineko ordezkaria :

Ordarkinentzat urte oroz bataz beste 1 millioi bat eta 700000 euro ezarten dü Xiberoa herri alkargoak, bere fonzionamentüko gastüen ehüneko 25a, 123 euroko jentekal. Ikusiz deus ez bada egiten sail hori emendatzez baizik ez dela joanen, alkargoak ikerlan bat eginarazi dü, lege kanbiamen berriak kontütan hartzeko eta sail horren pizüa hein batean etxekitzeko. Estüdio hortarik, hiru proposamen helkitzen dira.  Lehena, merkeena, dena nahizko ekarpenean biltzea proposatzen dü, kostea 119 eurokoa litaike. Bigarrena, karioena, urtean jentekal 157 euro, dena etxez etxe biltzea proposatzen dü, eta azkenik hirugarren proposamenean bien arteko üztartze bat litaike eta prezioa nahizko ekarpenaren hein berekoa litaike güti gora beherra, 123 eurokoa. Kasü hortan Maule eta Atarratzeko hiri erdigüneetan baita ere Maulerik hüilant diren herrietan oraiko sistemarekin jarraiki behar lüke eta beste herri güzietan nahizko ekarpena plantan ezarri behar lüke. Azken proposamen hori hanitxen gustukoa agertü bazen ere, hirietan nekeziak sortüko dütü etxebitzietan lekü eskasa izanki. Üdürri lüke beraz nahizko ekarpena haütatüko dela bena oraino goiz da horren baieztatzeko.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan