XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

158.000 euro Etché Sécurité'ko sail berri batentako

Gain oskiak ekoizteko, Etché Sécurité enpresak sos lagüngoa bat üken dü Akitania berria esküaldetik. Orai arte 'kautxuzko' bota bereziak egiten bazütüen, süia, elektrizitatea eta prodüktü kimikoetaz babesteko ; aldi hontan ‘gain oskiak’ hots oskiak elki gabe, aldegainetik jarteko oskiak eginen dütü, horiek ere babesteko eginik diratekinak. Xehetarzünak enpresako Pierre François Etchégoyen'ekin:


Andde Saint Marie eskualdeko ordezkaria:
Igeskagia zabalik!

Mauleko igeskagiak bortak zabaltü dütü ! Osagarriarentako izigarri hon den igeska aritzeko parada arren Oloroera joan gabe. Bizkarrarentako, simetriarentako, bihotzarentako edota korpitza lüzatzeko aholkatürik da igeska aritzea. Hortako badira prezio ezberdinak, horietan 2 oren beno gütiago joaiten bagira joan jinka aritzeko. Arialdi edo aktibitate ezberdinak ere, jakitez “aqua bike” edo pirripita urean egiteko arialdian hainbat lekü baratzen dela. Azkenik, hainbatek ordütegi okerrak ikusirik bortak zerratürik ediren beitütüe, ordütegi eta beste xehetarzün xüxenak euskal alkargoaren webgünean dütützie; bestela düda bat badüzüe hobe harat deitzea xüxenka 05.59.28.26.44 zenbakiala. René Castel ardüradüna:

Gazteak heben bizi diten.

2000. urtean sortüz geroz, Xiberoko CLEJ-ak (Comité Local d’Epargne pour les Jeunes) beti arrakasta dü. 100 bat lan postüen sortzea lagüntürik izan da harren bidez. Berriki egin den biltzar nausian 8. baten abiaraztea erabaki da. CLEJ-en ibilmoldeaz bi hitz, alde batetik sos bilketa bat egiten da, gero sos zama horren prestatzeko gazte bati. Gaztea laguntzen da bere xedearen plantatzen eta berriz sosa utzültzen dü. Sortü diren lan postüak ofizialegoan eta komerzioan dira nausiki eta 8. bat abiatuko da 4 xede agertü direlakoz. Atarratzen den Azia alkarteak kudeaketa eramaiten dü eta xehetarsünak emaiten ahal dütü interesatüer. David Etxecopar :

Xiberoko enpresek bortak zabaltzen dütüe.

Xiberoko enpresen ate zabalak eginen dira apirilaren 17 an, dener zabalik eta kitorik, bisitaldiak eüskaraz ere egiten ahal dirate. Iragan martxoan egin zen holako egünaldi bat kolejio eta lizeoetako ikasleentzat eta orai helbürüa da ikasleak jin ditin beren etxekoekin. Jenteek ez dakie zer egiten den enpresetan, gaüzak fite kanbiatzen dira eta gazteen orientazioarentako beharrezkoa da jakin dezen zer lanbide baden Xiberoan berean. Enpresen bisitak eginen dira goizanko 9 etarik arrestiko 5ak arte, ondotik Maule Baitha zinema salan arte lan baten estrena eta gero 8 etarik goiti mintzaldia denen artean gazteen lanbide norabidetaz. Izenak eman behar dira, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Beñat Elkegaray :

Agerria jatetxea

Mauleko Agerria hotel eta jatetxeak indar berri batekin abiatzen dü 2019 urtea ; 3 izarretako 26 kanbera proposatzen dira barantailatik goiti eta jatetxeak aldiz 2 sailetan proposamenak egiten dütü, egünoroztako langileentzat menüak eta maila goragoko menüak. Hatxarreko gorabeheherrak gaintitürik , ekipa berriak nahi dü xedea egonkortü eta Murielle Besnard, züzendariak esperantxa handiak ezarten dütü güne hortan alde batetik herritarrer eskentzez memento goxo baten igaitea güne eder hortan eta bestalde enpresa müdüari lan egiteko egonaldiak proposatzez. Agerria zabalik da astelehenik ostirale arratxa arte martxo ondarra arte eta apirila lehenetik seteme ondarra arte. Morgan Champetier eta Muriel Besnard :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan