XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Bilaka enpresak bere aktibitatea handitzen dü

Irabarneko herri elkargoaren mintegiak bere presentatzia egin dü. Orotarat 6 enpresa edo egitüra edireiten ahal dira. Parada horien ezagützaren egiteko, eta aste huntan egünoroz baten presentatzea eginen dügü. Atzo “etcheto carrelage” enpresa ikusik, egün Bilaka izeneko enpresa Mathieu Basterreixek eraiki düana. Burduina Industriako marrazki eta estudioak egiten dütü prinzipalki, eta bigerren aktibitate baten abiatzeko xedea dü ere. Mathieu Basterreix:

Xiberoko enpresa mintegia, lagüntza handia enpresa gazteentako

Irabarneko herri elkargoaren mintegiak bere presentatzia egin dü. Orotarat 6 enpresa edo egitüra edireiten ahal dira. Parada horien ezagützaren egiteko, eta aste huntan egünoroz baten presentatzea eginen dügü. Egün Benoit Etcheto harginarren enpresa ‘carrelage etcheto” izenekoa aipatzen dügü. Bada orai urtea plantatü dela, eta bere aktibitatea ederki handitü da. Benoit Etcheto:

Xiberoko Ertech enpresa lehena!

Lophitz taldeko Ertech enpresak bere lehen triporteur-a saldü dü! Orai arte petroximia edo beste sailetako piezak egiten bazütüen, bide berri bat abiatü dü Frantzian aitzindari bilakatzez. Lehenak dira kargak eramaiten ahal dütüen 3 errotako pirripitak egiten, jakitez bizikleta horik aija üngüratzen direla eta bateria bat badüela. Audela, 300kg-ko erremorka bat lotzen ahal zaio pirripitari. Ramuntxo Krizti Ertech enpresako ingeniür-a :

Odace elkarteak  langüne partekatü dozierran aitzinatzen da, partikülarzki basabürüan!!

Odace, Xiberoko ekonomiaz interesatzen den elkartea, kanbiamenak ezagütü dütü azken hilabete horietan. Frantxina Laborde azken urte horietako langilea joanik, bere ordezkaria txerkatü dü elkarteak eta Lisa Haure haütatü dü. Dinamika horren jarraikitzera dü helbürüa, bi xede gotorrekin: Gaurko Egünaldi hortako hitz ordü inportantena gaur 7tarik goiti eztabada mintzaldi batekin, Barkoxe bizi, Etxe gazna eta Trebatu elkarte eta kooperatifekin besteak beste Lisa Haure elkarteko langile berriarekin mintzatzeko parada:

Mauleko komertxantek mudako  gaüaldi bat antolatzen düe !

Helbürüa beti berra da, komertxanten elkartearen biziaztea eta animazione baten proposatzea Xiberotarrer. Düala hamar bat urte jadanik halako gaüaldia plantatü zen arrakasta eder batekin Urrietaren 6an Maule baitha zinema salan izanen da hitz ordüa 20 bat arropa eta apaintze komertxantek parte hartüko düe gaüaldi hortan Ondotik püblikak gustüko düan arropak haütatzen ahalko dütü Argazki egile bat hor izanen da sare zozialetan argazki ederrak agert ditian Hitz ordüa neskenegünean 8tan Maule Baithan

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan