Xiberoan lehen mailako eskoletan sartzea egin da arrenküra handirik gabe, erran behar da eskola kasik oro, salbü Larraine, bibilkatürik izan direla RPI delakoan . Hala nula, Urdiñarbeko eskola eta Muskildikoa alkarrekin ari dira , lehen mailako azken 2 urtekoak Muskildin dira eta besteak oro Urdiñarben, 50 haurrekin sartzea egin düe eta haurren heiña berxia da azken urteetan. Gela elebidüna da eta etxeko eta erakasleentako eüskararen erakastea haurrer beharrezkoa da eta indar hanitx eginik da zentzü hortarat ; eskola denbora erdia eüskaraz egiteaz gain, kanpoko tenoretan edo bazkari denboran eüskara entzüten düe haurrek. 10 bat etxekoek euskara ikasten düe gaü eskolan. Sartzea eginik orai lanari lotüko dira eta aurten eskolako xedea izanen da müsikaren lantzea eta ikusgarri zerbait plantatzea. Danièle Etchecopar:
- Hezkuntza
- Agerraldiak: 1785