Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Allande Socarros-ekin ebilaldi!!
Emankizüna

TUMATXA 18/11/28a
Artxiboan



Sail elebidüna, Eüskara-Frantsesa, zabaltzeko ürratsetan dira, Ezpeize, Xarrikotapea eta Lixoze herrien artean osatzen düen eskola püblikoan. Hiru Herriko Etxeek züen gogoeta büiltarazi eta berriki etxenkoek galtoa lüzatü düe Akademiako Ikuskaritzari. Hiru herri horietako berogei ta hama hiru haur kondatzen dira, handienak Ezpeizen eskolatüak dira, ttipi güziak aldiz Xarrikotapeko eskola berritüan. Hots, ttipietarik abiatüko da gela elebidüna eta jadanik etxekoetarik hamaseiek adosmena eman düe. Orai Akademiako Ikuskaritzak galtoa ikertü beharra dü, herritarrek aldiz esperantxa hona düe honartüko dela.
"Ernest eta Celestine" eleberria plazaratü dü Astobelarra argitaltexeak, Xiberoko Gaü Eskolaren partaidetzarekin. "Ernest eta Celestine", Daniel Penac Frantses idazlearen lan bat da, Gaü Eskolako 5. mailakoek Eüskarara ützüli düena. Hartz eta sagü baten historia kondatzen dü libürüak, alkarrekin deus ikustekorik düen kabale horien arteko herra nola gainditüko düen. Lan haundia egin düe Gaü Eskolako ikasleek, eta düdarik gabe eskertüko dütüzüe, adin güzietako haur eta gehitüentzat eginik den libürü hau erostez. Gaü Eskolan eta üsaian libürüak saltzen dütüen Xiberoko beste saltegietan.
Baldintza honean egin da ikasurtearen sartzea Xiberoko ikasetxeetan. Berogaineko Xiberoko Laborantza lizeoan.
Xiberoko Gaü Eskolak bere sartze prestatzen ari da. Izenen biltzeko permanentziak etxekitzen dütü irailaren 26ala arrestiriko 16etarik 20etara, astelehenetik ostiraleala. Ikasle taldeak mailaka antolatüko dira eta sei lagün izan beharko dira gütienetik talde bakotx. Gaü Eskolak, erakasle lagüntzaileak ere txerkatzen dütü. Permanentzietara hüilantzen ahal zide edo deitzen ahal düzüe 05 59 19 18 44 telefono zenbakiala.
Baionako eta Paueko CAF edo Familien lagüntza kutxak ez dira ber politikan ari haurrer eüskarazko zerbütxüak proposatzeko momentüan. Baionakoak Eüskararen Erakunde Publikoarekin düan partaidetzagatik haurtzaintegi elebidünak plantan ezarteko ürratsak emaiten dütü. Pauekoa berriz, oztopo ere bilakatzen da. Mauleko haurtzaintegia Xiberoko Herri Elkargoak sortü züan eüskarazko zerbütxüa ere plantan ezarteko xedez, bena errealitatean 12 langileetarik 2 baizik ez dira eüskaldünak. Bi langile horiek formakuntzan dira eüskara maila hobetzeko, bena horien ondotik nahi düen langileak baizik ez dira eüskara ikasten hasiko. Ondorioz, Maule üngürüko guraso talde bat bildü da haurtzain eüskaldünekin haurtzaintegi ttipi bat sortü nahian.






