XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Neska gaitzen egütegia

Neska gaitzen egütegian, üztailako argazkiaRügbia ez da gizonen afera. Azken urteetan, Neska gaitzek ontsa erakutsi düe beren balioa Mendikotako rügbi zelaian. Hatsarrea gaitza izan bazen, trebatzeko denbora hartü düe, taldea handitü, eta orai kausitzen dütüen emaitzak ez dira ahalkegarriak. Bena Mendikotako neskatilen rügbi taldea ez da kirol emaitzetara mügatzen. Gizon talde haboroenek ez bezala, beren gastü ezberdinen pagatzeko berek dütüe sos ütürriak atzamaiten. Iragan urtean hasi ziren, eta aurten ere egütegi bat saltzen ari dira. Iragan urtean erri egingarria nahi izan züen egin, aurten berriz -ikus argazkia- feminitatea agerrarazi nahi izan düela erran deigüe. Entzün Christelle Harislur, taldeko kidea :


Eta xehetarzün haboroentako, ikus beren bloga heben klikatzez.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan