Müsika egiteko lekürik edireiten ez düen taldeen batzarrigüne balinbada, besterik ere bada: filmak hedatzen dira, dokümental eztabada gaüaldiak, bertso bazkariak edo maskaraden denboran barrikadak plantatzen, besteak beste. Azkenean erabilzaleak dü egiten Zinka zer den. Nornahik balia lezake gogoko düan zerbaiten antolatzeko. Gisa horrez, mahain-jokü edo « jeux de société » gaüaldiak antolatzen dira. Eüskal kantazaleen güne ere bilakatzen ari da, berriki hasirik, jente multxo bat biltzen beita arraheinki « a capela » kantan aritzeko. Mauleko jeietan arrakasta handia biltzen dü ere ‘Zinka' ostatüak. Haatik, güneari segida baten bermatzeko, desafio bat baratzen zaio Zinkari, 18 urte üngürüko xiberotar gazteen jinarazteko. Eta jakin behar da astebürüetan hortik iragaitearekin argi güti balin bada ere, sartzen ahal zideela…Beti norbait bada zerbaiten egiten, eta nork daki, agian züen gustüko zerbait. Zinka alkarteko Jon Foucher :
- Kultura
- Agerraldiak: 1707