Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Ipuinak 2012-2013
Emankizüna

TUMATXA 200701
Artxiboan



www.gis-id64.com
Astelehen hontan (azaroaren 30) berrehün laborari bildü dira Chaumes gaznakagian 2009/2010 ikasurteko behi eznearen negoziaketan indar erakustaldi baten egiteko. Negoziaketak iragan astean hasi ziren eta laborariek berriz ere beren arrenkürak agertü dütüe Maulen. Delegazio bat sartü da züzendaritzarekin xüxenka negoziatü nahian bena ez düe nahi züena kausitü. Laborariek prezioa goratü nahi züen prefosta, bena Chaumes-eko züzendaritzak ez : laborariek galtatzen züen 1000 ezne pinta 1077 euroetan eta gaznakagiako züzendaritzak apaltü nahi züan 1024 euroetara.
FDSEAk behi ezne ekoizleak kümitatü zütüan Aiziritzerat atzo. Bilküraren helbürüa, eznearen üngürüan sindikatak erran izan dütüanen argitzea zen. Bena agitü dena ez da FDSEAren aldekoa izan. Ehün bat laborari joan dira, bena sindikateko ardüradünen hitzengatik kexatürik, leküa hüstü düe bilküra ürrentü gabe. Haboroen aipatü dena ezne grebaren denboran FDSEAk laborariak ez süstengatü izana da... Hori beno okerrago, grebalarien kontrako hitzez mindürik agertü dira.
Biarnoko APLI alkarteko laborari talde batek bi bilküra egin dütü Chaumes gaznategiko züzendariekin, azkena asteazkenean (azaroaren 4) berean, baldintza düinen galtegiteko. Prezio goragoa galtegiten düe prefosta, xüxen erraiteko 400 euro tonakal oraiko 265 euroen partez. Hortaz gain, ekoizpen kostüa ere kontüan hartürik izan dadin galtegiten düe, bai ete "flexibilité" eta "contractualisation" delakoen eküratzea. Bena laborarier bürüz zirenek (Chaumes-eko bürüak) ez dütüe baldintzak honartü. Ondorioz, Biarnoko laborari horiek beste erosle bat txerkatzen düe, eta Mauleko gaznategia üzteko püntüan dira.
Algar Etxeki alkarteak urteko biltzar nagusia egin dü iragan aste-ondarrean. Emeki-emeki, laborarien ordezkatzeko sistema plantan ezarten ari dira, eta emeki-emeki, bakantzak hartzen ahal dütüe urte osoan lan egiteko partez. Alkarteak aski aisa atzamaiten dütü gazteak laborarien leküa hartzeko ; jakin behar da ere, erretretan sartürik direnak ere pagatzen dütüela besteen etxalteetan lanean aritzeko. 

