Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Artxiboen kronika !!
Emankizüna



Laborantxa mündüko següritate sozialaren ordezkari berriak haütatürik izan dira. Departamentü hontan bozkazaleen kopürüa apaltü da düala bost urtekoak ikusirik, eta orotara aurten, bozkatzera deitürik zirenen % 45ak bozkatü dü. Haüteskunde hauetan sail ezberdinak baziren : laborariak, langileak eta enplegazaleak.
Ez dira arrenküra berriak, bena ez da elkibiderik ageri. Departamentü hontako erlezainak bildü ziren iragan astean, eta lehenagotik zütüen salaketak berretsi dütüe. Batak ontsa erakusten dü ez direla laborantxa ministeritzarenganik behatürik. "Cruiser" deitü insektizidak sarraski handiak eragiten dütü kobainetan. Zenbakiekin ilüstratzeko, departamentüko 15 000 kobainetarik 4 500 desagertü dira, erleak hil beitira, hots % 30 da desagertü. "Gaucho" eta "Regent" insektizidak debekatürik izan baziren, "Cruiser" delako hori berriz erabiltea honartzen dü laborantxa ministeritzak, jakitez erleen ehaile izaten ahal dela. Horrekin aski ez balitz, Asiatik jin lozerrek ere hebenko erleak ehaiten dütüe, eta geroago eta haboro badira.
Azkorria kooperatiba eta beren gazna ezagützen hasi gira Xiberoan. Ez da beharbada hain ezagün gazna horren egilea, edo "maître fromager" delakoa... ata, bere jakintza eta tekniken arabera dü gustüa Azkorriako gaznak. Arnaud Rodriguez eta bere ofizioa hobeki ezagütü nahian, goiz batez bijitaz joan gira Muskildirat. 


Ez da üsü holako saldorik ikusten Xiberoan. Erran behar da estatü frantses osoan ere ez dela laborari hanitx angora ahüntzekin ari denik. Barkoxen bai, Agasenean Maltan. Jojo eta Marie düala hogei bat urte plantatü ziren Jojoren aitetamen etxaltean, eta kabalerik ez beitzüen, angora ahüntza haütatü züen. Lan egiteko manerak ezberdinak dira ardi eta behietarik, alde hon eta txarrekin. 





Sarrikota-peko ondarkintegi xedea aitzina eramanen da, Bil ta Garbi sindikatak hala deliberatü ondoan. Iragan astean, Xiberoako herri alkargoaren bilküran horren berri eman züan Dominique Carrere sindikateko lehendakariak, bena sarrikotarrak jakinean beitziren, saldoan joan dira beren ezadostarzünaren erakustera. 

