Herrien geroa arrenküra üthürri agertzen da, sei hilabete baizik ez direlarik gelditzen 2014eko herriko bozen aitzin. Xiberoko aüzapez gehienek, berriz presentatüko direnez galtozkatü dütügülarik, ez düela oraino deliberorik hartü erran deiküe. Liginaga, Ezpeize, Gotaine eta Santa Graziko aüzapezek beren aldetik, presentatzen direla baieztatü deiküe. Gamere-Zihiga, Hauze, Lexantzü, Ozaze, Mitikile eta Müskildiko aüzapezak aldiz ez direla berriz abiatüko baieztatürik izan zaikü.
Jean Pierre Mirande Garindaineko aüzapeza :
Argi da, aüzapez kargüa ez dela lehen bezain erakargarria. Ardüra, haundia gelditzen da, xedeen eramaiteko ahalak geroz eta tipiagoak direlarik. Errexki konprenitzen ahal da zentako, egoera honek ez düan, mementoko pürü, engaiatzeko gogo haundirik sortzen. Sohüta eta Maulen, mila bizizalez goiti beitdüe, agertzen da jadanik zailtarzünak dütüela zerrenden osatzeko, gizon eta emazteen arteko parekotarzüna aplikatüko beita dagün bozetan. Maulen, Mixel Etxebest oraiko aüzapezak, urte ondarrean jakinaraziko düala bere dileberoa iragarri dü. Segür dena da, ezkerreko kolektiboaren zerrenda bat izan dela. Ostegünean, antolatzen düen biltzar pübllikoan, bere xedearen eta haütageien zerrendaz berri emanen da.