Xarrikotapeko Jean Bernard Serbielle eta Patrick Hourcade-k, atzo irailaren 16an, Bil ta Garbi sindikatak eraiki düan Mendixka ondarkintegiaren zerratzea galtegin düe püblikoki. Dioienaz, ondarkintegia legez kanpo da, bost mila metra karratüzko eraikin baten egiteko inkesta pübliko bat beharrezkoa beita eta. Salatzen düe , nolaz Bil ta Garbi-k lege zorrotzago bati ezkapatzeko, 4568 metra karratüzko eraikina deklaratü düen, eraikirik izan dena 5000 metrak gainditzen dütüalarik. Legea errespetatürik izan dadin galtegiten düe bi gizonek eta inkesta püblikoa egin dadin. Martine Bisauta, Bil ta Garbi sindikatako presidentari, hitzordü bat galteginik düe, jakin dezan zoin desmartxetan diren.
Patrick Hourcade Maite Lephaille-ekin :
Dominika Boscq Bil ta Garbi sindikatako president ordearen arrapostüa ez da berantü eta salaketa egileen erranak gütietsi dütü :