Ikusi düzüe azken denboretan web güne hontan eta entzün irratian, eskualdeetako haüteskundeen kanpaina hatsarre ofiziala beno lehen hasi dela. Alain Lamassouren zerrenda, NPA eta EAJ-PNB alderdien ondotik, Jean-Jacques Lasserre Atharratzen izan da iragan astean Jean Lassalle bürü düan zerrendaren aurkeztera. Eta sozialisten berri ere üken behar günüke aste hontan.
Orai arte bezala, abiadüra handiko trenbide xedeaz galto bat pausatü deiogü. Entzün Jean-Jacques Lasserren arrapostüa :
Eta hortarik landa, entzün frantses lürralde erreforma xedeaz eta kargü bat beno haboro ükeiteaz (departamentüa eta eskualdea) zer dion :