Martxoaren 24an Maulen Eüskal Kültür Erakundearen biltzar nausia aitzin, Herrien Arteko Eüskararen Aldeko Sindikata bildü da. Hiru delibero hartü dütü. Lehenik, martxoaren 31ko Deiadaren manifestaldiaren süstengatzea, bigerrenik, galto baten lüzatzea Frantses Lehendakaritzako haütagei bakotxari, ikusteko zer deioen eüskara, okzitanoa eta beste mintzajer bürüz, ezagütpena emanen düan lege xede batetaz. Azkenik Eüskal Telebistaren hedatzeko, Eüskararen Erakunde Püblikoak züan eskümenaren hartzea. Nümerikoz Eüskal Telebistako 2. eta 3. kateen zabaltzeko Ipar Eüskal-Herrian behar diren ürratsak eginen dütü aurten.
Entzün Gaxuxa Elorga Donibane-Lohitzüneko haütesia :