Iratin eraman diren lanetan sos haboroena baliatürik izan da Xiberoko Botingoan. Olhen arraberritzea bide honean da, ürrentzeala bürüz doa eta animazio zentroa üdako zabaltzea esperantxa düe. Horrez gain, baratzen diren ihiztekagiak gütün azalen bidez alokaidüan ezarriko dira apirila ondarreko. Bestalde, Botingoaren kexüa handitüz doa "Eskualdeko Oihan Jabeen Zaintzale" den "COFOR" Sindikatak ONFaren proposamena adostü beitü, hektarakal 2 euroko legarraren ezartea. Azkenik, Botingoak agerazi düan karta berrian, Iratiko eremüa ikusten ahalko da mügarik gabe eta eskentza ezbardinak ere plazaratürik dira.
Entzün Sylvain Ayphassoro Xiberoko Botingoako ordezkaria :