Angelun eta Atharratzen zen, Georges Labazée Departamentüko Kontseilü Orokorreko lehendakaria. Angeluko « François de Paule » bizitegia eta Atharratzeko « Saint-Antoine » erretreta etxearen bijita egiteaz gain, « Autonomie » deitü ekimen berriaz mintzatzera jinik zen ere. Adinetakoen eta herbaltüen lagüntzeko bidean den ekimen horrek, ondoko 5 urteentako orientabideak finkatzea dü helbürüa ; textua presentaürik izanen da ondoko arramaiatzean Departamentüko Biltzarrean, hortik goiti tratüak abiatüko dira Frantses estatüarekin. Orotarat, departamentüan 168 miliu euro inbeztitürik izanen dira adinetako jente ta herbaltüen sailean.
Entzün Georges Labazée Departamentüko Kontseilü Orokorreko lehendakaria :