Mauleko Ospitaleko eta Adinetakoen Etxeko eri eta erretretadünen familiakoek, arten kalitatea bermatzeko, Kolektibo bat sortü düe maiatzean. Urte hatsarrean, Mauleko Ospitaleak 600000 euroko ziloarekin ürrentü züala 2011a erraiten geneizüen. Zilo horren ttipitzeko, langilegoaren gütitzen hasi da züzendaria eta berak aitortzen düan bezala, arten kalitatean ondorioak izan direla. Mauleko Ospitaleko eri eta erretretadünen familiakoek, ospitaleko begistatze eta biziaren batzordeer, batzorde horietan dütüen ordezkarien bidez, beren arrenkürak jakinaraziko dütüe laster.
Entzün Francis Garrispe Mauleko Ospitaleko Kolektiboko kidea :
Entzün Jérôme Lamirand Herri Alkargoako ordezkaria eta Mauleko Ospitalean begistatze batzordean dena :