Frantzian, Ospitaleak hainbat lanen mütüalizatzeko lürraldeka bildürik dira GHT (Groupement Hospitalier de Territoire) izenekotan.
Mauleko Ospitalearen kasüan, ez da sekülan galtozkatü Eüskal kostako ospitalearekin batü ala biarnesarekin.
2016an erabaki beita Pauekin sartzea alternatibarik aztertü gabe. Erran behar da ere Euskal Hirigüne alkargoa ez zela orano sortürik. ( 2017an sortü beita)
Mauleko Ospitaleak arrenkürak badütü, lehen, züzendari bat baldin bazen denbora osoz ari. Denbora batez bürürik gabe jauntsi du eta azken urtetan, züzendarigoa Oluekoarekin partekatürik izan da. Bena hau ez beitzen ontsa igaiten.
Züzendari autonomo bat denbora osoz atzamanik izan da 2022an bena ez dü iraun. Urte hatsarre hontan joan beita.
Aurtenko arramaiatzetik ordüan Paueko züzendarigoak dü Maulekoa ere eramaiten, halere Olueko züzendarigoarekin ez zena, akta zione minimum bat segürtatuko zuela izenpetürik izan da. Mauleko ospitaleko aktibitate hein bat segürtatzeko.
Üngürgiro hortan dü antolatü EH Bai alderdiak Ospitalearen geroaz mahain üngürü bat neskenegünean. Hona bildü dütügün lekükotarzünak :
Arnaud Bourdé Donapauleko zainketa kontseilüko bürüa :
Arnaud Fontaine Euskal Hirigune alkargoako ordezkaria :
Frederique Espagnac senataria :
Inaki Etxaniz Depütatüa :
Egoitz Urrutikoetxea antolazalea :
2023 eta 2028 artean gogozkatze bat eginbehar lükee jakiteko Mauleko ospitalearen geroa, izan batarekin edo bestearkin lotürik, behar dela lehenik pentsatu zer balio ekarriko duan, edo zerbütxü desbardin ekarriko düan ospitale horrek.
Mahain üngürü osoa :