1982. urtean, Frantzian, irrati libreak sortzeko baimena eman zelarik, lagün talde bat alkartü zen, Xiberoan eüskarazko irrati baten sortzeko xedearekin.
1997an, Xiberoko Botzak, Irulegiko irratiak eta Gure Irratiak Euskal Irratiak hiruen arteko batarzüna sotü züen. Geroztik Hendaiako Antxeta irratia ere hüilantü zeie.
Eüskal Irratiek 1996. urtean eginarazi inkestak zionaz, 72.000 behazale dütüe hiru irratietako irratsaioek, hots 45.000 Lapurdin, 19.000 Behenafarroan eta 8.000 Xiberoan. Ehünekoetan, Gure Irratiak % 44,4, Irulegiko Irratiak % 65.4 eta Xiberoko Botzak %72,2koa.
"Plazandere" Eüskal herriko herri alkargoari esker hontürik emankizün berriak emazteen bizipener hitza eman nahi dü.
Lehen emanaldi hontan "Andereen üztak" xedeaz elestatü gira Ma...