XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Mauleko zinema joanarazten düan Maule Baitha alkarteak biltzar nagusia egin dü iragan astean. 2009ko programazioan 16 000 bat so egile bildü dira orotara, proposatürik izan diren 227 filmen üngüruan. Alkarteak filmez gain haurrentako hainbat proposamen egin dütü, eta Culturamerica hamabostaldia antolatü ere, besteak beste. Kontüen aldetik berriz, zenbakiak ez dira hain positiboak, eta barne ikerketa bat abiatü düe geroan zoin bide jarraiki beharko düen argitzeko.
Zinemaren nümerizatzea ere aipatzen da orano, nahiz eta sos ütürriak ez diren segürtaturik ; 180 000 bat euro balio lütüzke filmak hiru dimentsioetan ikusteko beharrezko den materialak, eta sos zione horren % 30 akitaniak segürtatzen ahal balüke ere, ez da hain argi estatüak zonbat ekarriko lüküan... ageriko beraz.
Dena den arramaiatzaren 26an Maule Baithak bere 20 gerren urtebürüa ospatüko dü.
Entzün Emmanuel Vanhout, Maule Baitha alkarteko lehendakaria :

Irabarneko jauregia berritürikXiberoko turismoan, pribatüak eta püblikoak nahasirik, eginik direnak eta orano xede direnak alkartürik, orotara 8 milu eta erdi euro ezarririk izan da. Iragan astean hala erranik izan zen Xiberoko turismo bülegoaren biltzar nagusian. Hortaz gain, 2009ko sasua uste beno hobeagoa izan dela gehitü düe ; autobüsez egiten diren bijitak emendatü ziren, bai eta ere Kakueta eta Mauleko gaztelüaren bijita kopürüak. Aterpetxe ezberdinetan aldiz, jente gütiago kontatü zütüen iragan urtean.
Dena den, erran bezala, turismoa indartü nahian sosa ezarten da Xiberoko bazter güzietan. Aurten, Camping-Car delakoetan horra direnekin zer egin pentsatzen hasiko dira, turismo mota hori hobeki küdeatzeko.
Entzün Jean Otazu, turisma bülegoko züzendaria :

Eric AlcacebeHatsantürik, bena Holzarteko zübüalat heltü gira aste hontan zaharberritze lanen berri ükeiteko. Eric Alcacebe xiberotarra han günüan haidürü, lan horietan parte hartzen beitü. Oritarazi behar dügü halere negü hontako tenpestarekin abantxü zübüa osorik erori zela, eta horren ondorioz Xiberoko sindikatak ez züala hautürik üken. Düala hiru aste hasi ziren langileak soketan txilintxautzen, lehenik alde batetik bestealat sokak eta kableak tiratzeko. Pentsatürik den bezala joaiten bada, lanak üztailaren 15eko ürrentürik izan behar lirateke.
Entzün Eric Alcacebekin egin dügün alkarrizketa :



Logibarreko nagusiak.Düala egün zonbait aipatzen geneizüen Holzarteko zübüa negü hontan tenpestak eraman ondoan, Xiberoko Sindikatak lanen egitea deliberatü züala. Hobeki erranik, deliberatürik izan zen laster hastea, zeren eta jadanik pentsatürik züen lan horien egitea, bena berantago. Holzarteko zübü hortara joaiteko abiapüntüan, Logibarren (Larraine), bazen hogei bat urte lanak egitea eta günearen zaintzea galtatzen züela. Hargatik aterpetxeko nagusiak kexü dela argiki erakutsi deigü. Bere erranetan, Xiberoko Sindikatak Iratin indarrak ezarten dütü Holzarte bazter üztez, behar diren lanak egin gabe. Audela, dio internet eta beste bideetarik jakinarazi beita zübü famatüa zerratürik dela, sasua gaizki hasi düela eta segür da gaizki izanen dela orokorki ere.
Entzün Dominique, Logibarreko nagusia :


Geroztik, Jean-Pierra "Pepela" Mirandengana joan gira, jakiteko Xiberoko Sindikataren izenean zer ihardesten zeion Dominika Logibarri.
Entzün Jean-Pierra Mirande, Xiberoko Sindikataren lehendakaria :

Ezarririk izan ziren afitxetarik bata.Iragan astean Baionan izan zen bi gazteen kontrako auziarekin jarraikitzen dügü egün ere (xehetarzün güziak peko artikülüan atzamanen dütützüe). Beñat Etxebest ere entzüten ahal düzüe pean, nahi badüzüe alkarrizketa hau hobeki entelegatü.
Azken denboretan isilik bada ere, Xiberoan bada espekülazioaren kontrako talde bat, eta hortan parte hartü izan dü Beñat Espilek. Oraikoan, ihardokitze pertsonal bat deiogü galtatü, ez beita isilik den talde baten izenean mintzatzen ahal.
Entzün bere ikusmoldea auzi hortaz :