XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Erosle ta saltzaleen arteko lotüra sortzen!

Coronvirus horrek xede berri sortzeko beharra ekarten dü, Pays basque au coeur alkarteak zer abiatü düan esplikatzen deikü alkarteko Claire Orabe'k:

Lekukoa webgüne berria sortürik!

Coronavirus'ari esker iniziatiba berritarzün baikorrak sortzen dira!

Hala nola, hebenko eta kalitatezko jatekoa xüxenka erosteko parada eskentzen düan webgüneaz xehetarzünak emaiten deizkün

horren parte den Dorothée Nabarra'k:

Helbidea: https://www.lekukoa.com/

"Euspattak" negüko etxe barneko espartiñak!!

Sarako Iletegia enpresarekin alkarlanean ari da Idauzeko Armaité espartin egilea.

Izan espartin zola ala oihala biak ardi ilez eginik dira ; oro natüral üzteko "caoutchouc"rik ez düe gehitu espartin zolan.

Ardi ilea lantzea kario beita eta kantitate ttipiak beitira, espartiña 50 eurotan edireiten ahal düzüe Idauzeko Armaité lankian 

Pascale Pereira, Armaité enpresako bürüa: 

Previous Next

« Authentique », « La Cabane » eta « Vers la terre » eko jabeak jüntatü dira Concept Store baten zabaltzeko.

Concept Store-a Ameriketarik horra den ideia bat da hala nola artikülü desbardinak saltzen dütüan magasi/saltegi bat da.

Maison Hugette-n arropak, dekorazionea, sabuak, eta lantare zonbait salgai dira.

Marie Urruty,  jabeetarik bat baikor da magasiaren zabaltzeaz, haren arabera jenteek lokalki kuntsümitzen beitüe Xiberoan.

Magasiaz gain, internetez saltzeko xedea ere badüe.

Xehetarzünak Marie urruty'rekin:

Orai arte langile gisa ari baziren, aldi hontan jatetxe eta logia edo hotelaren sos funtsa arrahartü düe Milia ta Frederico De Sousa'k.

Azken hau sükaltari da ; ta jatetxea joanaraziko dü. Miliak haatik logia edo hotela eramanen dü.

Beren ezagütza egin dezagün:

 

Jakin jatetxearentako leküko hornitzaile txerkatzen düela, baita sükaltari ere bai...

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan