Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Xiberoko komertxantak urte ürrentzeaz botzik dira !
Jendea bere saltegietarat hüllantzen da eta süstengü bat senditzen düe
Erran baehar da animazione franko proposatzen dütüela, hala nola10 000 euroko sarien irabazteko parada
Igande huntan ere, bizar xuri kümitatü düe Mauleko karriketan kurritzeko arrestiko 3tarik aitzina
Astelehenean Atarratzen izanen da izanen goizanko merkatüan
Peio Queheille Xiberoko komertxanten bürüa:
Xiberoko ostalerak ahal bezala lanean ari dira urte ürrentze huntan .
Ez beidüe üsatüzko proposamena segürtatzen ahal, halerik ere zerbait plantatüko düe ostaleer haboroxienek
Ejenplü baten hartzeko, Mauleko « euskalduna » ostatüak egüberri eta urtatseko besteentako aitzinetik prestatürik diren apaidüak plantatü dütü.
Elkibide bat ostaleerentako bena ere bürüa hautse nahi ez düen sükaltarientako
Bettan Bordagaray "euskalduna" ostatüko jabea:
Xiberoko ofizioen gida libürüa aberasten ari da !!
Azia elkarteak düala lau urte abiatü düan lana jarraikitzen da, eta 10 xiberoko ofizio berri presentatzen dütüe iragan astean.
Kanaldudekin bideo formakuntza eginik, Xiberoko ofizioen gida libürüaz gain, bideoak proposatzen dütüe gazteetaz hüllantzeko.
Gida libürüa azia.XYZ webgünean bena ere Xiberoko eskola eta lizeoa oroetan ikusten ahal da
Bideoak facebook eta hor ere azia.xyz -en ikusten ahal dütützüe
Azkenekoz Xiberoko Lerragüneek zabaltzen ahalko düe !!
Azken berriak entzünik, zabaltzeko züzena ükenen düe Xiberoan diren lerragüne bakotxak : Irati eta Izarbe
Biak goiti joiteko bekanika edo tresnarik gabe dira, beraz üsatüzko eskeintza proposatzen ahalko düe
Iratin jadanik egüberriko bakantzentako betea eginik da, eta hilabete beltz horietarik landa erria arrajiten zaüe.
Oraia arrenküra bakotxa izanen da azken egün horietan nasaiki erori den elürra ez dadin hurt
Eric Alcacebe Izarbeko joanarazlea:
Maddi Bengoechea eta Josy Arrossagaray Iratiko günearen joanarazleak:
Espartiña üdan hanitx erabilirik baldin bada, negüan zilo bat senditzen da espartiña egileen diharütegian.
Hortakotz, negüko 3 espartin mota desberdin sortü berri dütü Don Quichosse lantegiak.
Bata mübleetako oihalarekin estalirik baldin bada, beste 2 modeloak artilez eginik dira alde gainean.
Horatko, ILETEGIA Saran eta Arrosan plantatürik den artilhe aldazalearen lehengaia erabilten düe.
50 eta 70€ -en artean saldürik dira espartiña berriak Don Quichosse webgünean edo Mauleko saltegian neskenegünetik goiti !
Tiomothée Cangrand :

