XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

7. CLEJ-a ützirik, 8. hasirik !

Hortako parte harzale edota interesatü oroer deia zabalik da. Xiberoan xede ekonomiko bat eraiki edo garatü nahi lükeen 18 ta 35 urte arteko gazteer prestatzen da, interesik gabe. Orotara 64 xede lagüntürik izan dira, 100 lanpostü sortürik; eta 230.000 bat euro pestatürik. Aldikal prestatü sosa gibel ützülirik izan delarik. (Informazione haborentako heben klika) Parte hartü nahi düener 180 euro aitzinatzea galteginik da. Sos hori erabilirik izanen delarik xede berrien finantzatzeko. Hortako idatz AZIA alkarteari “Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.” helbideala, edo betetzen ahal dira esker esküin ützirik diren paperttoak. Maite Davant CLEJ-eko kidea :

Bildozeko Biltegia zabalik !!

Nork zabaltü dü? zer eskeiniko dü? zer preziotan? noiz, nola? eta beste jakiteko beha alkarrizketa Cyril Cuello joanarazlearekin:

"Kattin Coaching"ek bere bortak zabaltü dütü!!

Basabürüan ere hebentik aitzina züen kirola egiten ahalko düzüe ! Pezü galtzeko, trenpüan izateko ahal ginharren hantzeko edo indartzeko “Kattin Coaching” zabaltü da. Xede oroer adaptazen ahal da, eta saldoko kirola proposatzen badü, norberaren coachinga proposatzen dü ere. Ikasketak prestakuntza fisikan eginik, jauzi handia egin dü Kattin Marmissollek bere salaren zabaltzeko Atarratzen. Egün oroz zabalik da tenore esbardinetan neskenegün goiza arte. Intseatzeko kurtso bat proposatürik zaüzüe ere. Kattin Marmissolle:

Nobia pala ekoizleak agiri berri bat lortü dü.

Esküan hobeki etxekitzeko eta kolpeen eztitzeko, Kautxuzko Gider edo iguña bat sortü düe. Hortako hebenko enpresa eta erretretadünen lagüngoa üken dü. Yves Poupon Sohütako lizeoko erakasle ohiak baldin badü lan handiena eraman ; kautxuarentako Etche Securité-ko Pierre-Francois Etchegoyhen-ek, EMO enpresako Mathieu Cristyk, eta Emac lantegiak ere lagüntü düe. Xedea 2014an abiatü bazen, orai baizik ez düe lortü agiri edo brebet horren ükeitera, izan iguñarena, bena ere hori palan gehitzeko manerarentako ere. Arren, pala berri horiek Nobiaren Mauleko Cancha saltegian ala beren webgunean salgei dira. Stephane Harbustan eta Yves Poupon :

13 urte IDOKI saltegia badela Irurin

Neskenegünez jende hanitx horra da saltegi hortara, izan gazna, ardo, arraultze, ezti, urdanki, behiki, ahateki, kuntserba edo baratzekien erosteko. 5 ekoizle baziren hatasarrean eta orai 8 dira, denak xiberotarrak eta Idokien filosofia jarraikitzen düenak. Zabalik da saltegia neskenegün goizez urte orotan bena ere asteazken, ostegün eta ostiralez saso betean, erran nahi beita üdan. Johañe Gohets Etchemendy :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan