- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1882
Xirikota izeneko esneki eta gazna saltegi bat zabaltüko da Maulen !
Leheneko "Casino Ttipian" hots arraintegi parrean date Graxiana Castillon-en saltegia. Erizaingoa ützirik, eta ikastaldi elibat eginik, bide berri batetan abiatzen zaikü. Ezneki eta gaznaz gain, horiekin ontsa joaiten diren mozkinak ere salgei dirate, halanola erreximenta, xingar, ardo, garagardo, ala beste... Bena mozkin nausia gazna baratüko da, orotara 50 mota desbardin beitirate, hebenko dozena bat baita frantziakoa ala kanpokoa ere. Neskenegünean estrenaldia eginen dü bere lagüntzaleak kümitatzez, haatik dagün asteartetik aitzina oroer zabalik date. Ordutegiaren aldetik, astean kurtsean/zehar 9etarik 12.30tara eta 15.30etarik 19tara. Neskenegünez 8.30etarik 14etara. Graxiana Castillon :