XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Pusa Maule-k Xibero osoa pusatzen dü!

Pusa maule, errugbiaren sustengü taldeak urtearen bilan baikorra egin dü biltzar nausian. Formakuntza aldetik Barkoxe eta Mendikotarekilako botitzea lagüntzen jarraikiko düe, izan material aldetik ala beste. Animazio aldetik egin dütüen apaidü ala autobusek arrakasta üken düe, haatik dagün urtean partida denborako giroa haboro piztea esiatüko düe. Régis Claverie :

SAM mauleko errugbiak bilan hona!

Mauleko SAM errugbi taldeak urteko bilan hona plazarratu du, ez balinbada txapelik ekarri ere ! Lehen ekipa, federal 2 an 3 gerren urhentu du sasoa; 2 gerren ekipak, saso ezinago hona egin ondoan, finalan galdu du eta gaztetan, belascain ek finala ere galdu due ! Bestalde, lehen urtea zen Barkoxe ta Mendikotarekin bateratzea eta bilan ezinago hona egin da. Orai saso berri bat abiatzen da eta lehen ekipan, Jacque Vergez-ek uzten du trebatzea eta Christian Cabanez-ek du ordezkatuko, hau Maulen jokulari eta trebazale izanik da denboran, Philipe Hontas-ekin segurtatuko due lehen ekiparen trebatzea. Derbi franko badate Biarnes eta euskaldunekin, Aramitze, Orteze ,Hagetmau,Hendaia edo ere Hazparne.

2018ko Xiberoko txapelgoaren edizionea abiatü da

Iragan igantean hasirik da 2018ko arrabotüko Xiberoko Eskü Hüska txapelgoa, Bildozeko plazan eta setemearen 16ala iraunen dü. Lehen eta bigerren maila, gei Goi maila, hiru heinetan jokatüko da txapelgoa. Goi mailan üsatü bezala, Latxere, Lafitte, Elissiry, Heguiaphal Queheille edo Iroume, ekipakal Xiberotar bat ariko da, Lapurdi edo Baxenabarreko pilotakari batekin. Antton Amulet, Julien Arbeletxe, Thierry Harismendi edo Cédric Lucu besteak beste ariko dira aurten. Hamabi plazetan jokatüko da aurtenkoa:,Santagrazi, Ainharbe, Hauze, Larraine, Maule Gaine, Barkoxe eta Ligi. Beste urtez bezala, final erdiak Garindaine eta Muskildin jokatüko dira eta finala Urdiñarben dateke setemearen 16an. Xehetarzünak Xabi Elgartekin:

Laida Pilota

Donapaleuko Airetik sala betea zen neskenegün arratxan Laida pilota ikusgarrian,700 ehün bat ziren eta gozatu dira, pilotari eginik izan zaion omenaldi ederrarekin. Indar azkarra eman dioe parte hartu duen , Landarbasoko abesbatza, Xabier eta Aner Euskize eren bertsuek eta ere koldo ameystoy en ipuinak ; eta nolaz ez aipa dantzariak, xiberotarrak eta Oinkari taldekoak ! Laida pilota ikusgarria emanen da Senperen uztaila 12 eta 13 an, Hazparnen setemearen 15 an eta larrazken hontan Miarritzen eta Hendaian .



Hiriko kirolak esprabatzeko parada neskenegün hontan

Skate-board, trotineta, rollers edo BMX, hirietako kirolen üngürüko egünaldi bat proposatzen deikü Loco-Motiv’ alkarteak, neskenegün hontan goizeko 10etarik arrestiriko 6etara Mauleko plazan. Egünaldiaren helbürüa da, kirol mota horien ezagütaraztea sekülan eseiatü ez düeneri eta ezagützen düeneri alkar kürütxatzeko parada baten eskeintzea. Hortarako, jauzi egiteko zürrezko modülo bereziak plantan ezarriko dira eta Skate Board delakoaren egiteko materiala ere prestatüko da. Adin güzietako izan dadila, beste animazione franko badirateke, hara nola, leheneko argazki erakusketa bat, Graff margotzeko teknikaz iniziazione tailerra, haurrentako txontxongiloz edo marionetaz tailer bat eta beste….. Egün orotan goizeko 10etarrik arrestiriko 18etara jateko eta edateko ere badateke. Ebi sobera baldin bada, arramaiatzaren 23an igaranen da. Xehetarzünak alkarteko Alexandre Pressani eta Marlène Da Costa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan