Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Xiberoko Botza 40 urte kronika
Emankizüna

Tumatxaaaaa!
Artxiboan



Ebiarengatik baldintzak ez direlakoan betetzen, Mauleko ihauteak bihar izanen dira azkenean. Abiatzeko hitzordüa arrestiriko 2etan emanik da Mauleko zaharretxean. Arrestiriko 4.30tan haurrer arrestiri askaria eskeiniko zaie, eta Zanpantzarren auzia eta errearaztea Lextarreko plazan eginen dira arrestiriko 5.30tan.
Hebentik kolektiboak hilabetean behin gaüaldi bereziak antolatzen dütü bere egoitzan, Maulen. Aldi bakotx, Hebentikeko kide batek dü gaüaldia aurkezten, eta aldi hontan Angélique Fulin da antolatzailea. Pianista bat haütatü dü animazioaren ardatz gisa. Erik Satie pianista eta müsika sortzailea dateke beraz aipagei, eta bi ürratsetan. Batetik, neskenegün hontan (barantailaren 6) filma bat ikusgei dateke, ondotik Angélique Fulinek jarraikiko düalarik. Bigerren gaüaldia dagün astean izanen da, barantailaren 13an. Bi hitzordüak ülüntzeko 7etan dirateke.
1.01 deitzen da Dantzaz talde gipuzkoarraren azken lana. Filgi Claveriek züzentzen düan talde hontan, dantzari profesionalak bilakatüko diren dantzari gazteak agertzen dira. Urte bat iragaiten düe dantza talde hortan, profesionalak bilakatzeko trebatzen. Urte oroz, dantzari horiekin ikusgarriak aurkezten dütü Dantzaz konpainiak, eta azken urteetan Maulen ere ikusteko parada eskeintzen deigüe. 1.01 hontü düen koreografoak hiru dira : Christophe Garcia, Hilde Koch eta Eric Gauthier. 


Ostegün gaü hontan (barantailaren 4) Donapaleün, Argitxu Camus xiberotar ikerleak "Estatü Batüetako eüskaldünak eta eüskal nortarzüna" deitü düan mintzaldi bat emanen dü. Argitxu lüzaz egon da ipar Ameriketan eüskal etxe batetik bestealat, eta ünibertsitateko lanak ere badütü eginik gei horren üngürüan.
Xiberoko Botzak bezala, azken denboretan alkarte eta egitüra hanitxek interentera jauzia egiten düe. Azken sortü-berria, Mauleko libürütegiaren bloga da. Diska eta libürü eskeintzak, libürütegiko langileen irakurketa aholküak, berritarzünak eta kültür hitzordüen berri emaiten dü blog horrek besteak beste. Etxetik ikusten ahalko da beraz oraitik aitzina libürütegian zer atzamaiten ahalko den. Xehetarzün haboroentako, entzün libürütegiko langile hau :

