Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
EHko kronika bitxiak
Emankizüna
Egün bat hitz bat
Artxiboan



Hamabi herrietan gainti kurritü ondoan, Larraineko maskaradak zaitze baratzen larraintar gazteer, aurtenko ützüliaren ürrentzeko. Gamere-Zihigan eman düe azkena beren herritik kanpo iragan igantean, eta han izan gira beren bizipenen berri hartzeko. Maskaradak emaiten dütüen gazte haboroenak bezala, erran deigüenaz zinez laketü dira negü hontako ihauteekin, nahiz gora-behera zonbait izan diren herri zonbaitetan. 


Üda hontan Xahakoa pastorala emanen düe barkoxtarrek. Antolaketa lanetan ari den Etxahun alkarteak ürrats bat egin dü teknologia berrier bürüz.
Neskenegün hontan ürrentüko da Muskildin Bertsularien lagunak alkarteak antolatü düan Hernandorena bertsolari gazteen sariketa. Larresoro eta Donibane Garaziko kanporaketetan sei bertsolari sailkatü ziren : Aimar Karrika, Ane Labaka, Ximun Cazaubon, Izar Mendiguren, Maiana Irigoien eta Eneritz Arzallus.
Muskildiko Pusunpesenea jentez bete zen iragan neskenegünean Hernandorena bertsolari gazteen sariketaren finalarentako. Sei bertsolari ziren lehiatzen : Aimar Karrika, Eneritz Arzallus, Maiana Hirigoien, Izar Mendiguren, Ximun Cazaubon eta Ane Labaka. Lan ezberdinak egin ondoan, Ane Labaka dü beraz epaimahainak txapeldün izendatü, eta Aimar Karrika txapeldün orde.

Iragan astean egin züan alkarteak bere biltzar nagusia. Urteari behako bat emaitean, bi hitzordüren aipamena egin deigüe besteak beste alkarteko kideek : 2009ko Dantzari Txikin parte hartzea handia izan zen, bena Dantzari Egünean berriz Xiberotik talde bat baizik ez zen joan (Eskiulakoa). Beste sailetan, aitzindariak ez diren dantzarientako herri zonbaitetan arropak egiten dütüela aipatürik izan da, eta berri honen sailean ere, gehitü zonbaitek kantoreak erakatsi nahi deitzela gazteagoer.

