Berriak

Allande Socarros euskalzain, militante, euskalzale, abertzale, kazetari eta irratiaren lagüntzaleaz libürü bat agerarazi dü Euskalzaindiak.
160 bat ostozko eraikik den libürü hortn Allande ezagütü düen 12 jenten jakilegoak agertzen dira, ben ere Allandek ezkiribatü düan texto eta artikülü elibat behezirik izan dira.
Sü Azia alkartearen lagüngoarekin bildü dira.
15 eurotan kauxitzen ahal da « allande socarros , euskal idazlan eta lekukotasun» izeneko libürüa
Battittu Coyos euskalzaina:
Ebia izan baldin bazen ere, giro izigarri ejerra bazen Hitza Hitz Maulen lehentze antolatü den festibalean. Xiberotar talde batek prestatürik urte osoan, hiriko müsika elektronikoa ezagütarazteko gogoarekin agitü dira 20 bat kontzertü ostiral eta neskenegünean. Eta nahiz eta pentsatü beno jente gütiago hullantü diren kontent agertü dira antolazaleak. Bilana ez beitüe eginik ez düe zenbaki xüxenik eman orano benaa 1000 bat pertsona pü hüllantü da.
Dagun urtean arraegiteko gogoarekin baratü dira. Kanbiamen zonbait ekarriko zütüela jadanik aitzinpentsatü düe.
Iulen Guiresse, ikusle, lagüntzale, antolazale, eta talde zonbaiten gana joan da :
Igaran ostiralean 50 jente bildü da Apaiz kartzela dokumentalaren ikusteko. Historia puzka bat barnatürik izan Atarratzeko Etxahun gelan. Herriko etxeak kümitatürik Ritxi lizartza dokümental egiletarik bata eta Xabier Amuriza apez ohiak haien lekukotarzünak ekarri dütüe hedatzearen ondotik.
Franco-ren diktatüra denboran Zamorra presontegiak bere berrezitarzüna züan, mündüko bakarra izan beita eraikirik apezen zerratzeko.
Han 53 apez egon ziren, zonbait kondena lüzeekilan diktadüraren kuntre altxatü beitziren. Xabier Amurizak gazte denbora hori esplikatzen deikü :
Ostirale ta Neskenegün hontan Hitza hitz festibala Maulen!!!
Hortaz ari zaizkü Zakarri ta Pette:
taldeetaz xehetarzün haboro:
« Festibalerat » alkarteak antolatzen düan "Hitza hitz" festibalak bere zankoak plantatüko dütü Maulen ondoko aste-undarran, setemeraren 23 eta 24an.
Jai alai aitzineko sohoan 2 eszena, 20 musika talde eta 100 bat lagüntzailekin 3 000 pertsona egükitzen dütüe antolazaleek.
Xehetarzünak Zachari Guilemen alkarteko lehndakarietarik batarekilan :
Jakin aitzin salmentak beti zabalirik direla helloasso webgünean edo orano Xiberoan üsatüzko sal günetan.
