XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Emazteak hatsarretik pastoraletan parte harzale izan dira.

Hori dü probatzen « l’évolution du droit des femmes dans la pastorale » Emilie Sentucq mauletarrak lantü düan tesia.

Ezkiribü zaharren lantzeaz gain, oraiko kültür parte harzalekin hanitx mintzatü da tesia horren lantzeko.

Dokümental baten lantzen ari da ere « Simone VEIL » pastoralaz.

Gaur, Baionako euskal museoan mintzaldi bat proposatüko dü Emilie Sentucqek arrestiriko 6tan

 

Emilie Sentucq:  

Previous Next

Txomin Catalogne müsika talde desberdinetan entzün bagünüan (667, Doctor mephisto, Toastibarre…), aldi huntan lagünak kümitatü dütü 11 kantoreetako diskaren hontzeko.

Aspaldidanik sortü müsika edo ahaideak lagüner igorri, eta horiek hitzez beztitü dütüe alkar lan horien sortzeko.

Arrolanteiako pinkfloyak, Ekhi Lambert, Le Trevois, Beñadin, Elorri, Jovani Panzani eta Pepone Gianguzzo, Paxkal Irigoien, Titika, La Villerie eta Mousteriarrap kümitak joküan sartü dira.

Erran behar da diska berez oso berezia dela ere bai : karta postalez apaintürik, eta « sous-vide » maneran zerratürik ! Uztaro ateleieko Pette Etxebarriak bere herexa ützi dü ere bai.

Sare sozialetan lehen bideoklipa agertü baldin bada, Martxoaren 20an egin da diskaren agerpen ofiziala.

Txomin Catalogne : 

Previous Next

Eüskal Herri osoan gainti korrika prestatzen ari dira. Bena egukitzean Korrika kültürala kari, gaü eskolak eta xiberoko alkarte zonbaitek programa ejerra antolatü düe, beti euskararen sustengüz.

Niko Guiresse gaü eskolako langileak xehetarzünak partekatü dereizkü :

Martxoaren 26ko bazkariarentako izen emaiteak zenbaki hontarat deitüz : 07 69 13 51 33

Jakin bestalde apirilaren lehenean korrika ttipia Atarratzen gainti lasterkatüko dela.

Korrikarentako aldiz jakin Xiberoko kilometroen erdia saldürik izan dela eta sekülan kilometro bat erosi nahi badüzüe gaü eskolat deitzen ahal düzüela.

Previous Next

Altzai Lakarri ta üngürüko herriek maskaradak 2025ean emanen dütüe eta pastorala 2031ean!!

Zentako gibeltü?

Johañe Sarraillet:

https://www.facebook.com/JoanikotPastorala/

 

Previous Next

Lakarri altzaiko gazteriak maskaradak egin nahi dütü 2024an !

Aitzineko astean Mauleko gaztek jakinarazi züen maskaradak antolatüko züntiela 2023an.

Jadanik Errejent bat bazüela jokü bakotxarentako eta maskarada bizi eta klantü bat plantatzeko gogoa bazüela jakinarazi düe

Ohartaraz dezagün Pagolako herriak ere aipatü züala ere maskaraden antolatzea ondoko urteetan

 Johane Sarraillet lakarriko gazteak nula deliberatü ziren erran deikü:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan