XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Laurent Caudinek, zure biografiaren idaztea proposatzen deizü.

Laurent Caudine Astobelarra argitaletxeko sortzailetarik bata, libürü ezkiribazale bezala plantatü nahi da. Bere xedea da adinetakoen jakitatearen biltzera, lehenik alkarrizketa baten grabatzez eta ondotik libürü baten idaztea, hots biografia baten idaztea. Azkenean opari bezala ikusten ahal da libürü honen egitea. Bere lana pakaraziko dü presfota, eta interesatürik bazide, harekin harremanetan sartzeko deitzen ahal düzüe, 05 59 28 32 81 telefono zenbakiala.

Tokia antzerkiaren ikasteko behar den leküa!

Tokia Mauleko antzerki elkarteak bere antzerkiaren lantzeko proposamenak kanbiatzen dütü aurten ! Aste orozko proposamena ützik, Egonaldi formüla berri bat plantatzen düe, lan haboro eta hobekien egiteko denbora gütigoz. 7 urtetarik goiti jiten ahal da eta adinetako oroetarik badütüe. Lehen egonaldia arren oinarrizko antzerkiaren barnatzeko urrietaren 22 eta 23an izanen dira Tokiako Michel Fouche eta Josy Lavoy :

Zelüari so, ikusgarria.

Üda eta larrazken oroz bezala, ikusgarri amiagarria eskeintzen deikü txori migrazioak. Üztailaren 15az geroztik Xiberoan, jente andana bat edireiten ahal da zelüari so Organbidexkako lepoan, Larraine alde gainean. Orai artino, Miru Beltz eta Amiamokoa xuria besteak beste nonbre haundian kondatürik izan dira. Iragan astean aldiz Zapelatz Liztor Jaleak ere milaka iragaiten hasi dira. Setemere hontan, arrapakari mota güzietakoak, hogei motakoak, pasatüko dira ere, Lertxünak eta Ürsoak berantago jinen direlarik. Txorien kondaketa mila bederatzi ehün eta hiruetan hogei eta hemeretzian hasi zen Organbidexkan. Kondaketari esker, hamar urtetako zenbakiak kontütan hartürik ikusten ahal da txori mota baten garapena. Azken hogei eta hamazazpi urtetan Organbidexkako kondaketan parte hartzen düan Segio Barande-k erran deikünaren araberan, jentearen aktibitateari egokitzen diren txorien kopürüak etxekitzen edo haunditzen ari dira. Insektoak jaten direnak aldiz gibel ari dira, insektizidaren gatik insekto güttiago beita. Horren adibide argiena da Aiñeren kasik desagertzea. Sergio Barande :

Mauleko kültür sasoa ostirale arratsean abiatzen da

« Bidea » izeneko ikusgarria abiatüko da arrestiko 7tan Maule gaineko batzean. Ondotik Xiberoots reggae taldeak bere kontzertüa eskeiniko dü beti Maule gainean bena plazan 9tarik goiti Aurtenko sasoa jüstokin prentsari presentatürik izan da iragan astean 18 ikusgarri , dantza , kontzertü edo antzerki, iragan urtean beno aberatsagoa da aurtenkoa. Haboxirik dira leküko edo eskualdeko konpaniak, eta gazteer ere lotürik diren aktibitateak proposatürik izanen dira Euskal elkargoari esker Christelle Mange:

"üda batez" ikusgarriaren sartzeak salgai!

Baküna show ikusgarriaren arrakastaren ondotik beste 18 xiberotar abiatü dira dantza sorkuntza berri baten eskentzeko xedearekin. "Uda batez" ikusgarria ürrietaren 26 eta 27an emanik date Mauleko Jai Alaian. Leküak Maule eta Atharratzeko turisma bülegoetan edo beren webgüneetan baita Xibero Bio saltegian edireiten ahal dütüzkezüe. Johañe Etxebest:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan