XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Basabürüko Ikastolaren KD aurkeztürik!

Basabürüko Ikastolaren 40 urteen ospatzeko Konpakt Diska bat hontürik izan da. 13 kantorez osatürik da, artista hanitxen parte hartzearekin. 6 hilabetez holako KD hona elkitzea "miraküilü" bat ümen da. KDa igantean aurkeztürik date Alozeko gelan 16tarik aitzina, KDa han salgai date. Miraküilü egilearengana joan gitüan: Oihan Oliarj-Inès:

Pagolarrak abiatürik !

Domingo Garat Pastoraleko lehen mustraka egin düe. 70bat arizale hüllantu dira, beste hainbat ikusleren artean. Erritmoan ebiltea eta lehen kantorearen ikasten hasi dira bertan. Harat joan gitüan:

Xiberoko Maskaraden sasoa abiatzen da igante hontan Urdiñarben.

Lau hilabetez Xiberoko hamabost herrietan ibiliko dira, parte hartzen düen 50 gazteak eta azken emanaldia Gipuzkoako Usurbil herrian. Kargüen aldetik belagile saldo bat dateke berrikuntza nausia, eta aitzindari bi saldo agertüko dira. Beste sürprisentako igandean hüllantü beharko da. Lehen barrikada goizeko 9etan eginen da Chimix-enean eta azkena Herriko Etxearen aitzinean eginen da. Jeia arrestiriko 15.30etan finkatürik da. Bedekarratz :


Pitxu :

Kabana :

Belagileak :

Kantiniersa :

Zamaltzain :

Hona 2019ko Urdiñarbeko maskaradan parte hartuko duten arizaleen zerrenda: Txerrero gorria: Elorri Berrogain. Gatuzain gorria: Marion Orreindi. Kantiniersa gorria: Maiana Barreix eta Camille Queheillalt. Zamaltzain gorria: Iban Etchegoinberri. Entseinari gorria: Ximun Bedekarratz. Txerrero beltza: Maitena Berrogain. Gatuzain beltza: Eloïse Coyos eta Maider Daguerre. Kantiniersa beltza: Maritxu Neguelua. Zamaltzain beltza: Bixintxo Berrogain. Entseniari: Xabi Etxegoinberri. Jauna: Ximun Barreix. Anderea: Solange Chimix. Laboraria: Pette Larregain. Laborisa: Mélanie Casteigs. Kukulleroak: Pette Karrikiriborde, Ion Marcel Kaparrus, Pette Hontaas, Julen Lanouguere, Julie Larregain, Pauline Etxhebarne, Amaia Etxheto, Joana Boissinot. Marexalak: Xabi Negueloua, Aetz Etxhart, Luxi Lustau, Katti Barreix, Emma Berrogain, Maiana Eihartz. Kerestuak: Gillen Negueloua eta Johañe Berrogain. Xorrotxak: Mickael Merkapide eta Mattin Berrogain. Buhame jauna: Xabi Etxegoinberri. Buhameak: loic Casteigs, Ximun Loustau eta Clément Queheillalt. Hartzak: Paxkal Barreix, Kevin Strauch Carrof eta Xavier Daguerre. Kabana: Benat Etxegoinberri. Kauterak: Antton Negueloua, Petti Iratzabal eta Michel Jarragoien. Belargileak: Clea Berrogain, Maiana Etxhegoinberri, Thérèse Moustrou, Maider Barreix eta Mailis Larragnegui. Bedeziak:
Oh Pitxu Oh, Maxkaraden sasoa abiatürik da.

Hotza egiten züan atzo Urdiñarbeko plazan. Beharbada, hartarako da jentea bibil bibila bildü herriko plazan Maxkaraden lehen emanaldiaren ikusteko. Urdiñarbe bere üsantxeri etxekirik agertü da, plazan agertüz bi dantza talde, Beltzak eta Gorriak. Berritzera ere ausartü da, Sorgiñ talde bat ageraraziz. Hartzaren eta Pitxuren arrapizteko trebe agertü balin badira, ekologiaz ere hitz egin düe, igaraitean hazkalditto bat emanez laborari eta ihizlarier. Beltzen perediküan bero beroa den aktüalitatea ere present zen, Trump, Poutine, eta Macron bezalakoek berenak entzün beit dütüe. Jaka hoilli, eta Mediterraneoa zeiharkatzen düenen laguntzaleen Jaka laranjak ere ez dira ahantziak izan. Finitzeko, Muneiñak eta Aitzina pika eman laster batez, eta denak oxolbian sartü dira… Ondoko emanaldia, dagün igantean, Ürrüxtoin dateke.

Poema bat da Herri hau, argazki bidaje poetikoa.

“Poema bat da Herri hau” libürüarekin, Eüskal Herriaren gainti, bidaia fotografiko eta poetiko batetara kümitatzen gütüe, Séverine Dabadie argazkilariak eta Itxaro Borda idazleak. Bildüma hortan, “Voyelles” Arthur Rimbaud frantses olerkaria zenaren obratik abiatürik, beltzak, xuriak, gorriak, berdeak eta urdiñak dira Rimbaud-ren hizkiak, Séverine Dabadieren ehün argazkiek kolore horiek segitzen düe, beraien hizkuntza kromatikoaren araberan eta Itxaro Bordaren testuek, Euskal Herria eta bere bazterrak ikusgarri egiten deizküe. Ehün argazki, eta ehün olerki ttipi ehün orrialdeetan, libürüa, Mauleko Xibero Bio saltegian edirenen düzüe 19€tan. “Poema bat da Herri hau” hogei minütako filma bat da ere, You Tuben ikusten ahal dena libürüaren titülüa jotzez. Séverine Dabadie :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan