XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Korrika hüllatzen ari!!

Nahiz eta korrika igante goizan baizik ez den Xiberoara heltüko, jadanik giroan sartzeko parada izan da, izan korrika kültürala ala Korrika Ttipien bidez. Ostegün goizan xiberoko 400bat haurrek Mauleko karrikak zeharkatü dütüe. Berentako Korrika zer den eta beste galtegindeiegü eskola eta ikastola ezbardinetako haurrer. Basabürüko ikastolakoak:


Gaztelaiako eskola elebidünekoak:

Eperra ikastolakoak:

Argia kolegiokoak:

OSOA giroarekin:

Gau eskolako Niko Guiresse:
Ondarrea ikertzea, gure historioaz jaketzeko.

« Üzta haundia, langile gütti » ondarrearen saila lan haundia eramaiten dü Ikerzaileak alkarteak, bena gütti sentitzen dira horren joanarazteko, hori azpimarratürik izan da, iragan ostiralean Atarratzen egin zen biltzar nausian. 2018an, 14/18 gerlaz, 100. urte bürüaren karietara lan lüze ürrentürik izan da eta hortan orit etxekiko dügü bereziki « Mémoires de la Soule » libürüaren 2. alea plazaratü düala alkarteak. Ardüradünek azpimarratü düe libürüa nonbre haundian saldürik izan dela eta hortaz berriz ere botzik agertü dira. Besoak kürütxatürik egoiteko ez beitüe gogorik, bi xede gottoretan lotüko dira orai, Mauleko Espartinaren Etxea xedean parte hartzeko galtatürik izan dira lehenik eta Xiberoan Amerikako emigrazioak üken dütüan ondorioetaz ere lan bat abiatüko düe. « Üzta haundia, langile gütti » erran zaharra gezürra bilakatü nahi beitüe, dei bat zabaltzen düe alkartean inplikatü nahi düen güzieri. Robert Elissondo :

Boxon(s) Ikusgarria neskegünean Maulen.

Le Petit Théatre de Pain antzerki taldeak emanik, BOXON(S) ikusgarria proposatze deikü Maule Hiriko kültür sailak, neskenegün hontan, 21etan Maule Baitan. Boxon delako hontan zotükatzen dira emazte eta gizonak, bereixten diren bikoteak, bakartiak, zerbaitetan ari direnak edo aize epaileak, herritar zentzüdünak eta beste hainbat egonmoldetakoak. Denek beitüe zerbait erraiteko etsipenaren eta oldartzeko gogoaren harahonakatze horrez, BOXONek borrokagüne batetan plantatzeko parada emaiten deie. Gogorkeria, ezohikeria eta arraileria aldikatzen dira nortazünaren bila ebilte eta erranahi baten txerkatze hortan. BOXON(S) ikusgarria, 9 aktore taularen gainean, Stéphane Jaubertie hontzale, Fafiole Palassio eta Philippe Ducou taulalazale, neskenegünean 21etan Maule Baita gelan, sartzeak oraidanik Mauleko Herriko Etxean. Christelle Mange :

Korrika horra da.

Aste baten bürüan abiatüko da Nafarroako Gares herritik eüskararen alte bi urteetarik egiten den 21. Korrika. Giroan sartzeko korrika kültüralaren karietara, bi hitzordü dütügü aste ondar hontan. Neskenegünean goizeko 10etan Mauleko mediatekan, Sü Azia alkarteak antolatürik, Egoitz Urrutikoetxeak, “Eüskara estatutuaren kanbiamenak Frantziako iraultza denboran” mintzaldia eskeiniko dü. Igantean aldiz arrestiriko 16etan Lexantzüko elizan, Elgebarrena alkarteak antolatürik, kantaldi bat proposatürik zaikü. Hazparneko Pantxix Bidart, Larrory anai-arrebak eta Basabürüko ikastolako haurrak ariko dira. Jüje Thierry :

Omenaldia Pierre Bordaçarre Etxahun Iruri

Duala 40 urte zentü zen Pierre Bordaçarre edo Etxahun Iruri , kantore eta pastoral idazle famatüa ; urte müga markatzeko, xiberoko zohardia alkarteak antolatzen dü kantaldi berezi bat apirilaren 30 an Maulen ! Plaza gizon famatüa izan zen euskal herri osoan ezagütürik eta bere kantoreak bazter orotan emanik. Hots, xiberoko zohardiak nahi dü besta eder bat plantatatü, 50 bat kantariek parte hartüko düe eta 25 kantore emanen . Hitzordüa orai danik emanik da apirila 30 eko Maulen Jaialaian. Milou Castan xiberoko zohardiko lehendakaria


Allandu Bordaçare Etxahun

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan