XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Euskara batuaz Euskalzaindiaren erakusketaren estrena

Euskara Batuaz , Euskalzaindiak, egin erakusketa estrenatü da Mauleko ondarearen etxean eta ikusten ahal date martxoaren 16ala. 1968an Arantzazuko kongresoan euskara batuaren lehen arauak finkatü ziren. Bide lüze honen istoria kontatzen da erakusketan eta ikusten ahal date Maulen hilabetez ondarrearen etxean eta gei hortaz, mintzaldi bat ere, eskentüko dü Jean Louis Davant ek martxoaren 2an. Andres Urrutia Euskalzaindiaren lehendakaria


Xarles Bidegain Euskalzaindiaren lehendakari ordaria
Xiberoko maskaradak eztabada ekarten düe

Xiberoko maskaradetan entzüten diren berset, kantore edo mintzaldiek ,eztabada sortzen düe azken urteetan eta nausiki, buhametaz erranik direnak salhatzen dütü Nicole Lougarot ek. Buhameak maskaradetan maite dütü, bena azken urte horietan üngürada bat ikusten dü. Erran behar da ere ihautiriak ikertü dütüala ,ikusteko Europako beste eskualdetan nola markatzen diren eta berezikiago maskaradak. Aurtenko maskaradaren errejent den JJacques Etxeberri Urdinarbetarran ustez aldiz, Ihautien funkzioa da beste norbaiten personajian sartzea eta ez da mügatzen bühametan bena hori beno zabalago da . Honartzen dü ere gaüzak hobetzen ahal dira bena kasü egin behar da mügak nun ezarten diren. Nicole Lougarot:


Jean Jacques Etxeberri llargo:
Kabaret gaüaldia Muskildin, Euskal Herriko laborantxa ganbararen alte.

Müskildi Bizirik alkarteak, kantore, müsika, antzerkia eta margoak üztartüko dütüan gaüaldi goxo batetara kümitatzen zütüe neskenegün hontan. Kabaret gaüaldiaren hasteko, Iruriko Larrory anai-arrebak, Maddalen, Beñat eta Maider entzüteko parada dükezüe. Ondotik, Eusklabo Alaiak taldearen emanaldian, Asisko Urmeneta margolaria, Oihanart, Azeri eta Antxo antzerkilariak, Xan Alkhat eta beste bertsolari bat baita ere Jean Christian Galtxetaburu eskü soinü jolea ikus eta entzüten ahal dütüzüe. Robinson Crusoeren abentüretan inspiratürik, parodia satirikoa lantüko düe, esketx, müsika, bertso eta solasaldien bidez. Aurten gaüaldia Euskal Herriko Laborantza Ganbararen süstengüz dateke, neskenegünean gaüko 21:00etan Müskildiko Posonpes gelan. Popol Boscq :


Asisko Urmeneta :
Berriz ere antzerki bat dagün urteko gaztelüaren lagünentako

« les amis du château » elkarteak hüllan bisitalari franko egin dütü aurten !! Horrez gain, « les guérisseuses » antzerkia berriz eman düe aitzineko urtean alabadeko arrakasta üken beitü, eta « celles de 14 » omenaldi antzerki lana ere proposatü düe. Ondoko urteari sogitez Mauleko istoriaren libürü bat elki nahi dü Joel Larroquek, Allande Etxarten eüskarazko bertzione batekin, eta berriz ere beren orhitzapenak biltzen dütüan antzerki lan bat proposatü gei düe. Hotx elkartea ez bada aberatsa, urteak harek aberats izan behar lüke.. Joel Larroque elkarteko kidea:

4 sasoak alkarteak bilan baikorra

1994 urteaz geroz alkartea ari da haur, gazte eta adinetakoer astialdi edo animazione eskeini nahiz. Elkaldi, ateleria, bisita eta beste momentu goxo hanitx badütüe, bakantzetaz kanpo neskenegün oroz edo kasik zerbait antolatzen beitüe. Bestalde üdazkenetik aitzina asteazken oroz biltzen dira kartaka aritzeko Omizepeko gelan. Mus eta coinché joküak dira nausi arrestiriko 2etarik aitzina. Luxi Etxekopar:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan