XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Aitzina dantzak elkarteak bere sartzea egiten dü

Sartzea aktibitate berrien intseatzeko memento bat da gazte eta adinetakoentako. Karate judo, igeska edo…dantza zertako ez ! Hartakoz düala 6 urte Jerome Etchemaite mauletarrak “aitzina dantzak” elkartea eraiki dü arrakasta eder batekin. Euskal herriko fandango bena ere frantziako beste eremüetako dantzak ere proposatzen dütü ostirale arrats oroz. Lehen hitz ordüa ostirale huntan Zerbütxü günean. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. ou par téléphone au 0612540185 Jerome Etchemaite:

Pagolak Domingo Garat pastorala eman dü.

Denbora ederrari esker Xiberoko kültür jei nausia alde güzietarik oso kausitürik izan da, atzo Pagolan eman den Domingo Garat pastoralaren lehen emanaldiarekin. Frantses Iraultza garaian Üztaritzeko Garat anaiek Eüskal Herriaren ezagütpenaren alde eraman züen borroka antzeztü düe Pagolarrek 3000 jenteen aitzinean. Eüskaltarzüna eta Eüskara ere goraipatürik izan dira Frantxoa Caset-ek idatzi düan pastoralean. Dantza, kantoreak, müsika, taula joküa, 80 aktoreek oro eman düe dinamika hon batean, Jean Fabien Lexardoy gidatürik eta Sophie Larrandaburu kür eramailearen harmoniak jarraikiz. Lapurdiko anai-arreben historia ontsa jabetü dira aktore güziak eta Xiberoari düen atxikimentüa azkarki baieztatü düe Pagolarrek. Püblikoaren Oharrak :


Püblikoaren Oharrak 2. partea :

Thierry Inchastoichipy Süjeta :

Peio Etchegoin Kantaria :

Jean Fabien Lexardoy :

Sophie Larrandaburu :

Maritxu Behety Antolatzailea :
Xiberoots'en azken bideoklipa:

Batzarri hona biltzen dü Xiberoots taldearen azken ikusentzünezkoak. Joan den ostiralean lehentze ikusteko parade üken düe Maulegainen, müsikaren bestala hüllantu zirenek. « Maule muffin » eta « eia » klipak bezala, Flashball » izeneko 3. hau ere Uztaroko Pette Etxebarriak dü eraman. Bena beste hainbat lagüntzaleek ere parte hartü düe, nork eta nola iragan den jakiteko beha alkarrizketa:


Ikusteko joan hontara.
D.Garat pastoralaz jakilegoak!

Igan igantean mustraka nausia egin düe pagolarrek. Denak baikor elki dira. Hortaz eta 6 hilabeteko ebilbide eta lanaz mintzatü gira: Haatik gure 'politikaren arabera, sorpresa etxekitzeko, argazkirik ez, edo nun ez beita deus salatzen: Mixel Etxeber eta Berterretxe:


Jean Fabien Lexardoi errejenta:

Dantzaz, Pette Jaragoien erakasle batekin:

Kantoreetaz, Sophie Larranbaduru eramailearekin:

Etxart eta Aguer Dendariekin:

Peio Etxeber eta Maritxu Behety:

Thierry Inchastoichipy Süjeta:

Frantxoa Caset Idazlea:
Kantan badoa bihotza.

800 bat kantüzale bildü ziren iragan neskenegünean Maulen. Bizkaitar, Arabar, Gipuzkoar, Baxe Nafartar, Lapurtar, Nafartar eta Xiberotarrak, denak alkartürik kantan aritzeko. Gehiener, kantan aritzeko gogoa, etxetik jin zaüe. Haatik etxetik jin transmizio hori, ez da baitez pada gazteengana hedatü, hor zirenak, kasik denak adin batetakoak beitziren. Hala ere, berriz kantan aritzeko gogoa arrapitzarazi nahiz, kantazale talde horiek, arraheinki karrikalatzen dira garraren piztürik etxekitzeko, transmizioaren soka, mutz ez dadin… Arte hortan, hor zen saldo ederra gostüki gozatü da…. Jakin züek ere kantatzen hasi nahi bazide, Barkoxen, Atarratzen, eta Maulen jada jentea kantatzeko alkartzen dela… ! Erreportaia Domika Recalt :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan