XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

15 urte berantago Altzürüküko gazteria berriz harrotzen da !!

Belharri gaitzikorrak eta haur lotxorrak gorde izatzüe maskaradak arrajiten dira !!

Dagün igandean altzürüküko  gazteek beren sasoko lehen maskarada eskeiniko düe ;

30 bat gaztez plantatürik den lagün talde bat da.

Dantzarietan bi aintzidari talde, bata potiko bestea neskatila.

Neskatilak arratzamaiten dira buhame eta kerestu kargüetan ere ;

Lehena Altzürükün , bigerrena Irurin, ondotik Ezpeize, gamere, Idauze, Maule, Santazi , Aloze, Larraine, Barkoxe, Muskildi eta azkena apirilaren 26an Garaibin !!

Erreportaje: 

Xiberoko botza eüskara emaiten düanen lehen irratia!

Xiberotar Oroen kuntütan hartüz (eüskaldünak eta erdaldünak) Xiberoko Botza bigerren postüan horra da France bleu eta irrati nazionalen aitzinean , mendi lilian aztaletan.

Hedabideetaz inkesta batek dü hau agerazten, EEP (euskal erakund publikoa)k eraman düana, Ipar euskal herrian ikusteko nola kuntsumitzen diren hedabideak

Surprisarik gabe telebista da hedabideetan erabilikenik dena, Bigerrenik arren irratia, prentsaren aitzinean.

Ibai Agirrebarrena xiberotarren usantxak explikatzen deizku: 

Eüskal Herriko mus txapelketa abiatzen da

Mus karta jokiarekin eüskararekin lehen harreman bat egiten ahal da !!

Parada emanik izanen zaüe Euskal Herriko mus txapelketan parte hartzeko ostiraletik aitzina

Zazpi probintzietan antolatzen dira kanporaketak eta Xiberoan 5 kanporaketa eginen dira Xiberoko finala beno lehen bantaiaren 29an Barkoxen

Hortik, lau ekipa joanen dira beste 6 probintziako pareen desafiatzeko

Bestalde, aparte,  üsatüzko frantziako txapelketa  frantziako federazioneak antolatürik jarraikiko dü

Xiberoko Gaü eskolako antolazale den Niko Guiresse: 

Ezpeize-Undüreineko, ta üngürüko herrietako 79 arizale, haurrak, eta beste lagüntzale edo ikusle hor ziren Apezetxeko artegian bibilkatürik.

Abdelkader pastoraleko mostrakak abiatürik!!!

Bakotxa bertset bat emaitez hasirik, kantore bat lantzen eta gero ürratsean ebilten iragan dütüe 3 oren.

Kargüak barantailaren 15ean eman gei dütü errejentak.

Harekin, arizale ta lagüntzaleekin elestatü gira:

Euskal herriko atlas geopoetikoaren bigerren edizionea agertü da!

Mixel Etxekopar-ek pusatürik, berriz ere Jean Christian Irigoyen, Pierre Vissler eta Patxi Lascarayekin ekipa egin dü Euskal Herrian kurritzeko.

Batak Mikro bat,besteak argazki tresna bat eta hirugerrenak lüma bat abentüra hortarik libürü baten elkitzeko, erreportaje radiofonikozko bi diskarekin.

Lehen libürüan Hendaia Iruna Bera Barkoxe edo Pagolan ebili badira oraikoan Bilbo, Senpere, Arano Gamarte Otxandio Ataun eta Izarrako herritarrekin jüntatü dira.

Izenak dion bezala bidaje geopoetiko bat gure Euskal HerriEn hobekin ezagützeko begiekin eta beharriekin..

Mixel Etxekopar:  

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan