XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Etxe, pentze, bide eta beste izenek gure historia kontatzen deiküe. Parte bat galdürik bada, herri bakotxean orano bada izenak xüxen ezagützen dütüana. bena jakile horiek emeki emeki joaiten betira, ordü deno izen bilketa hortan abiatürik da Marie José Mujica muskildiarra:

alkarrizketa llabürtürik:

alkarrizketa osoa:

Jean de Jaurgain'eri omenaldi

Bada 100 urte Jean De Jaurgain xiberotar idazle famatüa zentü dela.

Ozazen sortürik historialari eta literatura-kritikaria izan zen. Zazpiak bat armarria sortu zuen 1897an.

Jaurgain izenetik “De Jaurgain” nobleziaren markarat heldü da.

Allande Etxart'ek ikertü dütü bere lanak eta baliusak ikusten badütü, objektibitate eskaz bat leporatzen deio, erregetiarra izan beita:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Jean_Jaurgain

 

 

Herriexistentzia Atharratzen!

400 urte beteko dira aurten Frantziako estadoak Nafarroako erresümari elki zeiola baratzen zeion azken eremü independentea, hots Baxe Nafaroa…

Urte betetze honen kari, « Herriexistentzia » deitzen den ekimen bat bideratü düe gazte eta hixtoriaz interresatzen diren jente multxo batek.

Historia nola izan den gogoratzea inportanta delakoz alde batetik, eta bestetik, ohizko alderdiak bozka joküetako inertzian ikusten dütüelakoz sartürik, haien saihetsetik indar berri baten pizteko gogoz  da ekimen hau sortü nahi izan.

Lehen hitzordüa neskenegün hontan balin bada, urte osoan gainti, Euskal Herriko lekü ezberdinetara hedatüko da, gerorako ildo berri baten marrazteko asmüarekin…

Atarratzeko Prefostaenean date lehen hitzordü hori neskenegün hontan:

Asisko Urmeneta:

Xiberoko Küskiak taldeak bere lehen diska ta bideoklipa agerrarazi dütü,

horietaz xehetarzün emaiten deikü Denis Etcheberry kantariak:

Alain Ttanpe Mercapide date Abdelkader hots aurtenko pastoraleko süjeta !

Süjetak 42 bertset dütüke, baita 4 kantore ere bai.

Bena badate besterik ere, xehetarzünak Battitta Berrogain errejenta baita süjetarekin:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan