XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Mauleko libürütegiak drive bat plantatü dü !

Zerraldiaz geroz, Mauleko mediateka zerratü da. Halere, igan apirilan bezala, libürütegiak drive bat antolatü dü. Züen eleberri maitenak, poesiak eta nahi dütüzüen dokümentüak oro hartzen ahalko dütützie; langilek aitzinetik prestatüko deizüe poxa bat, han bertan hartzen ahalko düziena. Libürüak haütatzeko haien webgüneko funtsa dokumentalan txerkatzen ahal dütützie mauleon-soule.sezhame.fr. Meditekaren webgünean atzamanen düzüe. (http://mauleon-soule.sezhame.fr/) Ez badüzie ideiarik libürütegiko langilek lagüntzen ahal zütüe. Hortako deit 05.59.28.78.88 edo haien mail helbidea erabilten ahal düzüe ere : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Mathilde Baqué mediatekako langilea :

Maite Sarrailletek eüskaldün kantoreak arrahartzen dütü

Imur hun amini bat!!

« les sœurs maite »izeneko  ostoa sortü dü Maite Sarrailletek 

Osto hotan, ikusten ahal dena facebook eta instagramen, igande oroz kantore bat agerarazten dü.

Kasik beti euskaldün eta üxü xiberotar kantoreak dira

Lehen Konfinamentü denboran abiatü dü ideia hori eta geroztik jarraikitzen dü

Bideo elibat dira ikusten ahal, non ere muntaje edo eraikitze bati esker, üdüriazten düan bospa sei kantari badirela

Xiberotarren botzan 11ak eta erditan hebentik aitzina astelehenoroz entzüten ahalko da Maiteren kantorea

 

Maite Sarraillet: 

Xiberoots taldea bere bigarren diska prestatzen ari da

Maule Muffin lehen diskaren ondotik, bigarrena hontzen ari dira momentü hontan Xiberoots taldekoak. Oihan Oliarj Ines düe berriz ere haütatü diskaren grabatzeko. Eta hortaz baliatü gira bere lanaz xehetarzün zonbaiten galtegiko. Orai arte 10 bat diska prestatü dütü, Xiberotarrak taldearena azkenetan, bena prefosta ere bai Oihaneko zühainetan izenekoa.
Xiberoots-en diska ez da dagün urtea beno lehen elkiko, prefosta argitaratürik datekealarik jakinaraziko deizüegu eta hen kantore berriak entzüten ahalko dütügü irrati hontan.

Oihan Oliarj-Ines sonu grabazalea : alkarrizketa osoa :

Llabürtürik :

Previous Next

Guillaume Hastoy atharraztarrak bi kantore grabatü dütü. Bata instrumentala, fandango eta rock arteko zerbait. Bestea aldiz Mixel Etxecoparrek izkibatütako kantore bat da: Euskara zertara.

“Bizia Xiberoan” izeneko EP-a  (diska bat beno llabürragoko formatüa)  etxen grabatürik dü adiskide baten lagüngoarekin.

@ Guillaume Hastoy Music Facebook orrialdean atzamaiten ahalko dütützüe neskenegünetik (ürrietaren 31etik) goiti.

Guillaume Hastoy:

Previous Next

Neskenegünean Sohütan izan den xilabaren 2. final herenean Maddi Sarasua itsasuarra nausitü da .

  1. Maddi Sarasua Laskarai..........323.5
  2. Egoitz Zelaia............................320,5
  3. Elixabet Etxandi Goienetxe......301
  4. Maindi Murua Berra.................295.5
  5. Mizel Mateo...... ......................289
  6. Iker Altuna...............................273

 Final erdientako Maddi Sarasua sailkatürik edo kalifikatürik da eta Egoitz eta Elixabet heltübada iganen dira ere bai, püntüazionearen arabera.  

  1. final herena dagün neskenegünean agitüko Izturitzen arrestiko 5 orenetan eta hor jakinen da nor joanen diren final erdietara.

 Iulen Guiresse'ek Xilaba jarraiki dü guretako: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan