XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Gehitüentako orano debekatürik bada ikusgarrietaz gozatzea, haurrentako ez haboro!!

Egün Nanoua konpainiaren Kutxetan Ibilki berritan emanik date Maule Baithan, eta eüskaraz.

Hortan arizale den Maika Etxekopar:

 

"Egün oroz pentsamentükatzeko" libürüa!!

Pier Paul Berzaitz'ek egütegi maneran bildü dütü erran zahar/atsotitz eta istorio llabür-elibat.

Harenak, Allande d'Oihenart-enak edo beste irakurgai dira.

Xehetarzünak idazlearekin:

Libürü osoa elebidünez da.

Alozeko Lilia alkarteak dü libürüa argitaratü.

Maulen erosgai da kürütxe xuri kantüko Lespy'enean edota Sohütako Jean Etxart'en saltegian.

Previous Next

Covid planetak ondorioak dütü Eperra ikastolarentako.

Egun oroztako ebilmoldearentako etxekoek orano lan haboro egiteaz gain; sos uturriak ere ttipitzen dira.

Beste urtetan besta oroetan lanean ari badira paztetx edo apaidü perestatzeko, bestak desagertzearekin, sosa ere bai.

Hortako maiatzaren 23an Tulalaika izeneko besta bat antolatüko düe, prefosta bestak onarturik badira.

Artean deialdi bat lüzatürik izan da kültür mündüko alkarte ezbardineri.

hizlariak: Habia, hots Eperra ikastolako etxekoen alkarteko Maialen Irigoyen+ Joana Etxart)

Rue Pallasère libürüa argitaratü dü Janette Ananos-ek

Etan bizi den Janette Ananos-ek libürü berri bat elki dü. Frantses irakasle izanik Atarratzeko kolejioan eta Sohütako lizeoan. Bere bigarren libürü hortan lekükotarzün andana biltzen dütü Etaren historiaren kontatzeko :  Herriaren kanbiamenak, 1967ko lür ikara, entrepresa zerratzeak…

Bizipen zonbaitetarik partituz, 20.mendean zen herri honen bizia da kontatürik 200 ostoko liburu hortan.

Rue Paillassere du izena libürüak  eta Mon Elios Paueko argitaletxeak du plazaratü. Mauleko Lespy saltegian salgai da eta biharko joküetan irabazgai ere bai beste libürü zonbaitekin batetan.

Janette Ananos :

Aitzin txestatze gisa libürüaren irakurketa zonbait :

Espartin entrepresaz :

Anekdota bat :

Etxeaz :

Previous Next

Claudine Arhancet kantan ari da ttipidanik. Pier Pol Berzaitzen ikusgarrietan tauladatzen hasi da düala 20 urte, eta Hor Hor hirukote taldearekin kantore sorkuntzan jarraikitzen dü.

Kantore formakuntza bat abiatü berri dü Montepellier-ko eskola batetan, eta zentako kantatzea mündü osoko üjantsa indartsü bat den esplikatzen deikü.

Pandemia garai huntan, zentako ez kantan jarraiki indartzeko ? Barneko emozioneak kanporatzen dütügü gure botzari esker, eta besteer arra lotzeko parada eskaintzen dü.

 

Claudine Arhancet :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan