XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

HK frantses taldearen "Danser encore" kantorearen eüskarazko bertsionea. Jon, Maika eta Mixel Etxekopar ; Claudine Arhancet ; Pette Jaragoyhen ; Jean-Christian Galtxetaburu. Xiberoko Botzeko stüdioetan grabatürik :

 

Artikuluaren gainen klikatzez, kantorearen "bideoala" heltüko zide.

 

Previous Next

Peio Cachenaut eta Nicolas Armendarizek haien taldea aurkeztü deiküe !

Bigarren diska bat elki berri düe "Shrine" izenekoa. Denbora berezi horietan diska baten elkitzea nola igaiten den galtegin deiegü.

 

Peio Cachenaut eta Nicolas Armendariz :

Previous Next

Maskaradak üdaberria eta ihauteari lotürik badira, aurten, orai arte ez dira izan.

Atharratze, Aloze ta üngürüko herrietaz gain, Barkoxtarrek ere eman gei züen aurten.

Uda edo larrazkenean emaiteko esperantxa badüe...hots sasoz kanpo.

Hortaz ari zaikü Patrick Queheille Kanpo:

 

Previous Next

Iparra Hegoa alkarteak eta Bernat Etxepare lizeoko ikasleek « bizi gira… kutxa bira ! »  antolatü düe.

 Patagoniako Eüskal diasporatik partitzez, zurrezko bueita bat, Eüskal Herriko üngürüaren egiten hasi da. Herri bakotxean müsika eta dantzaz errezebitürik da eta errezbitzen düanak mezü bat üzten dü bueitan.

Igantean Urdiñarberik eta Lexantzürik igan da.

Patagoniatik partitürik martxoaren 20an, Segura-rat heltüko da maiatzaren 30ean.

Lexantzürat izan gira, kantore, dantza eta müsikak kutxaren heltzea alageratü düe:

Previous Next

Sohütarsak RONE electro müsikalari ezagünarekin eginiko « l’Orage » titülüa entzungei !

Zerraldi denboran grabatürik, igan astean elki zen RONEn azken diska .Apirilaren 13an Arte concert webgünean emaiten düan kontzertüan Laura Etchegoyhen agertüko da.

Alkarlan hori nola egin den eta denbora horietan zertan ari den kontatü deikü Laura Etchegoyhenek :

"L'orage" behatzeko heben klika

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan