XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Mauleko "üsinan" zer??

Mauleko Zinka gibelean deitzen den üsina eman nahi dü Baionako jabe den elkarte batek

500 metra karratü zolan bera, haboro estajiak kuntütan hartzen badira

Benat Etxebesten « etxalde » deitzen den elkarteaz hüllantü dira, eta harek, xiberotarrer deia egin dü ideien sortzeko güne hortan

Neskenegünean bildü dira lehentze, eta jadanik lehen ideiak agertü dira, hala nula elkarteentako güne bat ala kontzertüen egiteko lekü bat

 

Benat Etxebest: 

Previous Next

« Bohémiens » 2009an elki düan lehen libürüaren ondotik, « Buhameak, istoriarik gabeko jenteak ? » deitzen da Nicoles Lougarot-ren bigerren libürüa

Buhameen istoriaren ezagütaraztea dü xedea.

Libürüa Jean Barbier apez Garaztarrak sortü kronikekin abiatzen da, antxexaxburuko buhametaz.

Artxibatze lanetan eta jakilegoetan bermatü da Nicoles Lougarot buhameen istoriaren kontatzeko.

Hebentik elkartean, Intermarcheko irrintzina prentsan , mauleko lespi-enean eta mauleko merkatüan atzamaiten ahalko da

Nicoles Lougarot :

Basa maskarada bat Maulen

Mauleko karrikak jentez fundi ziren nihuntik jin diren maskarada horiekin. Ikustez Atarraztarrek aurtenkoa ezeztatü züela eta Barkoxekoak orai arte beti arrapusatü. Herri orotako gazte zonbait bildü dira neskenegün hontan maskarada baten emaiteko.

Iulen Guiresse han günüan :


Orai ageriko ea Barkoxtarrek maskarada horik emanen dütüen üda hontan. Jenteak pü prest dira so egitera joaiteko.

2021.07.15 : barkoxtarrek emanen due https://www.xiberokobotza.org/berriak/kultura/4342-barkoxtarrek-maskarada-emanen-duee-ueda-huntan

Previous Next

« Euskararen eta naturaren balioen arteko loturak » izeneko lan bat eraman dü Dylan Inglis ingles ikerlariak, Unai Pascual eüskaldünarekin.

Lan horrek erakusten dü, besteak beste, naturak , mintzajeak bezala uste beno balio handiagoa düala, hala nola untsa izatea, kültür identitate eta bizileküaren etxekidüran.

Hortako azken 2 urteetan lan bat eraman düe Nafarroako Aezkoa, Zaraitzu, Garazi-Baigorri ta Xiberoan.

Dylan Inglis; alkarrizketa llabürtüa

                 osorik:

Previous Next

Abantsü 10 urte Xiberoots taldea sortü dela, eta bigerren diska elkitzeko bidean da.

6 artistek taldea osatzen düe : Txomin Dhers, Pette Jaragoyhen, Jordi Foucher, Remi Pourasso, Antoine Stassinet eta Jon Etchecopar.

Diska berria funki estiloan koloreztatüko da besteak beste, eta kümita zonbait agertüko dira aldi hontan ere bai.

Sürprisa ontsa begiratürik da mementoko….

Jon Etchecopar kantariak dütü testoak idazten eta konfinamentü denboran idazketan erauntsirik, nola ez planeta hori kantoreetan ez aipa !

Kontzertüak diska elkiko den ber sajoan arra hasi nahi lüküe, erran nahi beita üda hontan.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan