XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Sei mila jenteek ikusi düe Belako Zaldüna pastorala

Belako Zaldüna pastoralak bi mila jente bildü dütü, agorrilaren 5ean, hots atzo arrestitan Maulen, bigerren emanaldian. Lehen emanaldian, ikusleak lau mila ziren. Orotara sei mila ikusle hüillantü dira Mauletarren pastoralaren ikusteko. Bilanaren egiteko mementoan, gazteen presentzia eta indarra azpimarratürik izan da. Orai maskarada plantatü nahi düe. So egile zonbaiten oharrak :


Aktürrak eta errejentak :
Okzitandarra, eüskara eta frantsesa nahasirik ikusgarri batetan

Ostiralean, "Hebenko ta Hanko" artistak kürütxatuz ikusgarri bat antolatüko düe Xiberoan, Irabarneko jauregian. Hankoak Gaskoiako Limousin-ekoak izanen dira aurten. Hemenkoak aldiz xiberotarrak. Bi eskualdeetako poeten hitzak irakurriak, kantatürik eta antzeztürik izanen dira. Hori oro 3 hizkuntza nahastez eginen da, hots, eüskara, frantsesa eta okzitandarrez. Ostiraleko emanaldia prestatzeko, 3 egünez ari dira Irabarneko Jauregian berean eta hor düe emanen, 21.30tan hasiko da. Mixel Etxekopar :

Aitzina pika erakuska Maulen

Xiberoko dantza, lehenagoko soinü egile eta soinü tresnetaz, erakuska bat bada Mauleko Ondarraren etxean agorrilaren 30eala arte. Su azia alkarteak antolatzen dü helbürüa delarik, famaturik izan diren dantzari eta txülülarien omenez beren lanaren ezagütaraztea. Erran behar da ere Aitzina Pika izeneko libürüa ere argitaratü züala alkarteak. Jean-Michel Bedaxagar :


Allandu Etxahun Bordaçare :
3000 ikusle beno haboro bildü dütü Bela zaldüna pastoralak

3000 bat jenteek ikusi due atzo Maulen Belako zaldüna pastorala. Goizetik Mauleko karriketan jentea bazen karrika utzüliaren so egiteko. Hots, egunaldi goxoa denbora eztiak lagüntürik ; jente güttiek ezagützen züen Belako zaldünaren ixtoria armadako gizona izanik gero idazlea eta kasik abertzalea agertzen da, Johane Bordaxar-ek idatzi pastoralean eta horrek düdak agertü dütüe so egile zonbaitek. Pastorala, Mauletarrek ederki eman düe ,botz ederrak süjeta, bere emaztea besteak beste, dantzaren aldetik agertü da mauleko dantza eskolaren lana. Usantxa den bezala pastoral ürrentzean dantza jauziak antxeretan eman dira eta Pagolak dütü eraman 1700 eurotan, Pagolak dagün urtean pastorala emanen düalarik. Dagün igantean, agorrilaren 5 an, 2 gerren emanaldia, goizan meza 10 etan Maule gaineko plazan eta arrestitan emananaldia 3ak eta erditan Marius Rodrigo zelaian. Jakin Xiberoko botzan leküak badira irabazteko. Lehen emanaldiaren ondotik lekükotarzün zonbait :


Beste zonbait :

Michele Aiçaguer dendaria :

Dagün iganteko antolakuntzaz Jojo Malharrin :

Aline Elgoyhen, Martine Beheregaray eta Xantiana Bordaxar :

Jean Fabien Lechardoy errejenta :

Makiletaz Allande Jaury :

Diskaz Jeremie Garat :

Sebastien Challa :
Uda Lurra erakuska Atarratzen

4. aldikotz, argazki erakuska bat antolatzen du Atarratzeko herriak Etxahun gelan. Uda lurra izena dü honek eta agorrilaren 14eala arte ikusgai date. Hontan Jean Claude Elichiry Santaztarra, Benat Laborde eta Bertrand Linne-ren argazkiak dira. Haboxienak xiberoan egindako argazkiak dira. Izan pastoral edo maskaradetako argazki, bena ere üngüramenaren argazki zonbait. Egun oroz zabalik da erakuska eta beti argazkilari bat present da bisitalariak baldin badütü galto zonbait. Agorrilare 4an erakuska plazan ezarriko düe egün osoan, Etxahun gelala ausartzen ez direnek ere ikus dezaten. Xehetarzünak Domino Hastoy atarratzeko kontseilariarekin :


Xehetarzünak Jean Claude Elichiry argazkilariarekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan