XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Aitzina Pika Sü Aziarekin.

Xiberoko dantza eta soinü egiletaz, iragan neskenegün goizan, Sü Azia alkarteak antolatü züan mahain üngürüak, interes handia piztü dü Atarratzen, lauetan hogei bat jenteek behatü dütüe hiru orenez , sail hortan berezitüak direnen lekükotarsünak. 19. mente ondarra eta 20. mente erditxüa aztertürik izan dira, Jean Claude Larronde, Ion Iruretagoiena, Beñat Itoiz, Jean Michel Bedaxagar eta Michel Etchecopar-en hitzaldietan. Euskal erakustokia eta Xiberoko dantzarien arteko harremanak, brale dantzaren istoria edo ere Xiberoko txanbelarena, hots ezinago aberatsa izan da mahain üngürüa. Aipatürik izan den guzia, argazkiekin, atzamaiten ahal da Jean Michel Bedaxagar-ek bere lagunekin, idatzi , « Aitzina Pika » libürüan . Johañe Bordaxar :


Xabier Itzaina :

Ion Iruretagoyena :

Beñat Itoiz :
Üda bürüa bihar!

Üsantsa hau herrietako plazetan egiten bazen, ahatzerik izan da hainbat urtez eta azken 20 urtetan arra antolatürik dira kanbiamen batekin. Süak mendi tontorretan pizten direla. Aholkatürik zaizüe esküko argi baten hartzea behea arrajoaiteko aisago beitate. • Xardekan Irabarnen : hitzordüa 7 orenetan Irabarneko plazan pastexen jateko, 9 orenetan Xardekan dantza jauzien emaiteko eta deserta baten hartzeko (bakotxak ekarririk) (gero 10 minuta ebiltez) • Zalhagaine püntan : Hitzordia 8 orenetan Bosmendietako bidean pikenikarekin. (10-15 minuta ebiltez) • Gaztelaian Sohütan : Hitzordüa gaüko 8 orenetarik aitzina, bakotxa bere piknikarekin. • Lomendin Ozazen : Hitzordüa gaüko 7.30 tan Goxoki batzokian ahamen baten jateko (bakotxak jateko zerbait ekarten dü) • Gaztelütxaga Larrabilen : hitz ordüa 8etan pikenikarekin. • Ahargon Barkoxen : hitzordüa kaskoan 8etan pikenikarekin. • Betzülan : Hitzordüa 7 orenetan Itzaltzuko plazan alkarrekin joaiteko, afaria bakotxak ekarririk • San Gregorin Urdinarben Xehetarzünak Mixel Etxekopar :

Ostiral hontan Maule gaineko eskolaren pastorala

Uda hontako pastorala Maulek emanen beitü, ideia eman dü Maule gaineko eskolari hen pastoralaren egiteko. Jadanik Maiatza tauladan eman baldin badüe, ostiral hontan Maule Baithan emanen düe bigerren aldikotz. Bela zaldünaren historia da kontatürik hontan, manera llabürtü batetan. Johañe Bordaxar-ek idatzirik, Johañe Etxebest eta erakasleak ari izan dira errejent lanetan. Michel Foucher-k eta Soizig Pineau-k lagüntü direlarik ere. Arramaiatzaren 22an Maule Baithan gaüko 7ak 30tan. Haurrengana joan gira :

3. aldikotz Müsikaren besta antolatzen dü Zinkak Maulen

Üdaren lehen egünarentako eta musikaren bestaren kari, Radio Revolucion taldea jinarazten dü Zinka alkarteak, ühaitz bazterrean. 7 orenetarik 9-etara nahi direnek kantore zonbait emaiten ahalko dutue, instrument anplifikatuak beitirate bertan, eta ondotik taldearen kontzertüa. Taldea 2003an sortü züan Jurgi ibarretxe kantariak Londresen. Geroztik amerika latinean bizi izan delarik arra montatü züan beste musikalari zonbaitekin eta Eüskal Herrira arrajin denetik beste taldekide zonbaitekilan. Müsika estiloa reagge eta skan hasi bazen orai kunbian dira haboro oinarritürik. Xehetarzünak Jurgi Ibarretxe kantariarekin :

21 000 sartze beno haboro Maule Baithan

Aurten, 21mila ikuslek gozatü dütüe Maula Baita zinema gelak eskeini programazio desberdinak. Zinema gela batetan ikus ahal liratekeen sail desbardinak badira Maule Baithan, izan opera, fikziozko filma, haurrentako marrazki bizidün, dokümental, ala eüskarazko filmak. Filmen hedatzeaz gain, gaüaldiak ere antolatzen dira, kanpoko alkartekin jüntatzüz, ala filma züzendariak jinaraziz. Eskentzaren aldetik pikoan balin bada alkartea, sosen aldetik beti jüsto dabil. Audela, iragan urteari emanik, Akitaniako lürraldeak emaiten zütüan xüxenezko lagüntzak agortü dira, eta nahiz, Xiberoko Elkargoa ohiari beren lagüntzaren arra berritzea galtegin, ez da orano arrapostürik agertü. Hala ere elkarteak konfiantxa egiten lagüntzale izan zaitzon egitüra desberdiner… Eta finitzeko, Philippe Lalagü lehendakaria berriaren ohar bat: “Jin zinemalat, ordenagaülü batetan beno ederrago beita ametsa!” Philippe Lalagu :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan