Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Oilarrak taldeak bere 25. urte bürüa ospatüko dü neskenegünean, apirilaren 27an, Maule Baitha zine gelan. 25 urtez bide egin dü taldeak, 50 bat kantari iragan dira taldean, 500 bat kantaldi emanik, bai Eüskal Herrian, baitaere Europako hainbat herrietan eta 5 dizko plazaratü dütü. Taldearen errepertorioa gehien bat Eüskal kantütegian oinaritzen bada ere, sorkuntzek geroz eta lekü haboro hartzen düe, alde batetik kantore idazle beita taldean eta bestetik Müsilkalde sonü taldearekin ari beita orai. Hats berri hori senditüko da neskenegüneko kantaldian, kantore berriak lehentze püblikoaren aitzinean emanen beidütüe. 25. Urte bürüaren ospatzeko, Xiberotarrak, Bestela taldeak eta Mauleko dantzariak kümitatü dütüe afitxaren osatzeko. Lehen kantorea arrestiriko 18etan neskenegün hontan Maule Baitha zine gelan. Régis Claverie eta Xabi Elgart :
Igaran aste hondarrean 3 egünez sail ezberdinetako artisten kürütxatzeko parada eskeini dü berriz ere Xiru festibalak. Kantore, dantza, olerki, antzerki, müsika, pilota, bertso eta oro üztartürik ere gozatü dütüe Eüskal Herri osotik eta kanpotik hüllantü diren ehünka ikusleek. Horietarik birengana joan gira:
Apirilaren 19 20 eta 21an… XIRUko baratzea lilitürik izanen da berriz aurten !! Cabaret berria gaüaldi antzerki maneran 30. edizionearentako “herri batetik bestialat joan ziren” tematika barnatüko da. Izar bat edo mündüan famtürik den piano joile bat bestan parte hartüko, dü ere, AHEAM AHMAD ekialde hüllanekoa hor izanen beita. Kabaret gaüaldi batekin Altzürükün zabaltzen da aurtenkoa, georgiar , bizkaitar eta xiberotar kantari eta antzerkilariekin Mixel Etxekopar:
Ttipi gelditü den Garaibiko plazan, Urdinarbetarrek beren azken maskaradak eman dütüe igante hontan. Goizeko barrikadetatik jende hüllantü da, arrestiriko plaza jokoan ‘kasik’ milako bat pertsona hüllantü delarik, Eüskal Herri osotik. Hola urtarril hatsarrean abiatütako üngürüa ejerki ürrentü da 16 astebürüren ondotik. Jüstoki herrietako emanaldiak oro aipatu dütüe, bakotxaren balentriak oro, edo kasik , agerraraztez. Xiberoko üngürüa ürrenturik bada, oraitik aitzina EHaren bestalderdilat joanen dira, Gipuzkoako Usurbilera maiatz erditsütan eta Bilboko Santutxu aizolat uztailan aritzeko. bildüma:
Xiberoko txanbela soinü tresna lehen joilea izan zen Petiri Caubet Xübüko Altzaiarra, orhitzapen gaüaldi bat eginen da Altzain neskenegün arratsean (apirila 13an) 19:00etarik goiti! Petiri Caubet Altzain sortürik kantari handia zen lehenik, gero berantean txanbela joiten ikasi züan, bere berezitasüna zen müsika gamako bost nota baizik ez zütüala erabilten, 1913an sortürik, laboraria izan zen eta zentü zen 1988an. Juan Mari Beltran Nafartar müsika joileak, bilketa bat egin züan 1985 an, Caubet-en kantatzeko eta txanbela joiteko maneraz. Neskenegüneko gaüaldian Caubet-etaz haboro jakinen da, bi partetan iraganen da, lehen partean, Caubet-en maneran kantoreak emanen dütü J.Mixel Bedaxagar-ek eta txanbelan Juan Mari Beltran-ek, artetan Dominika Recalt- en testoekin eta bigerren partean oraiko txanbelariak entzünen dira eta ere Beinat Itoiz txanbela joilea bere taldearekin. Hitzordüa Altzain neskenegün arratsean 19:00etarik goiti. Dominika Recalt :

