16 herrietako dantza taldeak biltzen dütuan aitzindariak alkarteak, bere urteko bilana egin dü igaran osritalean biltzar nausian. Alkartearen barnen diren taldeak dira : Petarra (Urrustoi, Ainarbe, Onizepea, Sarrikota), Barkoxe, Eskiula , Garindaine, Gotaine-Irabarne, Idauze-Mendi, Larraine, Ligi, Maule, Ezpeize, Muskildi, Urdiñarbe, Arrokiaga, Atarratze eta Altzai. Urte oroz bezala Dantzari ttikin parte hartu züen eta igaran urtekoaz bilan baikorra eginik izan da. Atarratzen agitü beitzen. Horrezgain antolatü züen txista lehiakak arrakasta üken züan. Aurten ez bada arra eginen balinba dagün urtean arra eginen da. Alkarteak badü ere bai sos lagüngoa bat prest, edozoin dantza taldeek sorkuntza bat egiteko erabilten ahal düena. Azken urtetan Ametsen Gilikak eta Hur xendak erabili dütüe. Ordüan züen dantza taldean holako xederik baldin badüzüe, ez ahatz zuen süstengatzeko prest direla. Horrezgain müsikalariak ere lagüntzen dütüe, hala nola hiru ttunttun erosten dütüe musikalari zonbaitentako. Dagun xedetan pedagojia talde bat eraman nahi da. Dantza erakasteko metodoak eta manerak erakats dütüan. Horrentako dantza erakasleak oro deitürik dira apirilaren 27an. 7 Orenetan . Izena eman behar da eta jente zionearen arabera lekü finkatürik date. Otxanda Queheille idazkaria :