XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Arnaud Laphitz date Bela Zaldüna

Aurtengo pastoraleko kargüak banaturik izan dira igaran neskenegünean. Ohitaraz dezagün üda hontan Mauletarrek düela emanen Belako Zaldüna Pastorala. Pastoraleko 190 bertsetarik 45 emanen dütu Arño Lapitz süjet nausiak. Jakitez bi Belako Zaldüna datekiala, süjet gaztea Pette Ligetxek düke. Bere emaztea haatik Aurélie Intxastoitxipik 12 bertsetekin ariko da. 104 arizale izanen dira, horietarik 82 gehitüak direlarik. Jean Fabien Lexardoi errejenta :


Arnaud Laphitz süjeta :

Pette Ligetx süjet gaztea :

Aurélie Inchastoïchipy-Gachen :

Ximunek prestatütako erreportajea :
10 urtez 700 historia beno haboro idatzirik

Düala 10 urte hasirik, hiru astetarik behin biltzez, Sophie Begueriek idazleen ateleria bat eramaiten dü. Hau abiatü da Beatrice Lahargoueren ideia batetarik. Egünko egünean, hamar bat pertsona biltzen dira erregülarki historia zonbaiten idazteko. Sophie Begueriek, haurrentako libürü zonbait jadanik idatzi dütü. Aldikal gei bat emaiten dü eta oren batez jenteak idazten düe ; ürrentzean, bakoitxak (hala nahi badü) irakurten dü besteen aitzinean. Mauleko mediatekan agitzen dira hitzordü horik eta parte hartzeko batzarrigünean galtegin behar da noiz den ondoko hitzordüa. Sophie Beguerie :

Barkoxen jente bazen neskenegünean

Gaüaldi ezinago ederra iragan da Barkoxen, Natxo de Felipe, Oskorri taldeko kantari famatüarekin. Gaüaldi sinplea, 60 bat jenteren aitzinean, zointan, bere gitarrarekin, Natxo de Felipek kontatü düan bere ebilbidea, artetarik kantore famatüenak emanitez Barkoxeko kantariekin batean. Aipatü dütü bere biziko memento nausiak, gazte denbora Bilbon, eüskararen ikastea, Gabriel Arestiren ezagützea bai eta memento txarrak ere: Francoren garaia eta eta ETA erakunde armatüaren mehatxüak. Ororen bürüan, gaüaldiaz botzik ziren barkoxtarrak eta Hebentik alkartea, honi esker plantatü ahal izan beita. Maite Lephaillek erreportaje bat egin deikü:

Basabürüan ere ihauteak ospatzen dira

Atarratzeko plazan izanen da hitzordüa eta igande goizetik txarangak bai animazioneak herrokatüko dira, Zanpantzarren erraraztearekin ürrentzeko, arrestiriko bostak eta erdietan. Arren, arrakasta ederra biltzen diren ihaute horietan izanen da herots. Ihaute horiek 26 urte dütüe orai eta Basabürüan baratzen diren eskolak ere mobilisatzen dira hortarako Pauline Chuburu antolazalea :

Haurrek ere maskaraden emaiten badaküe

Jente andana hüllantü da Sohütako Eperra ikastolak eman dütüan maskaradetara. Igaran neskenegünean, aitzineko hilabetetan hontütako lana düe erakatsi ikasleek. Ondoko hamarkadetako maskaradakariak segürtatürik direla erakatsi düe. Allande Uthurralt erakaslea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan