XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Bi maskarada badira aste ondar hontan Xiberoan

Neskenegün hontan, 6 eta 7 urtetako haurrek maskaradak emanen deizküe, Maulen. Epherra ikastolako ikasleek maskaraden geia lantü düe eta beren lana agerraldi batekin ürrentüko düe. Haatik, plazako joküa 11:00etan emanen düe eta barrikadak ondotik dirate, hots 12:00etan. Ebia bada, Maule gaineko merkatü tapatüan eginen dira horik oro. Ximun joan zaikü Epherra ikastolala mustraka denboran:

Elorrieta, Markez eta Ordorikatik landa Natxo de Felipe Xiberoan

Egütegiak Eüskal Herriko lau kantari famatüenetarik bi hilabetez jinarazi dütü Xiberoalat. Hebentik kültür alkarteak dü Natxo de Felipe jinarazten. Barkoxen, hilabetoroz talde bat biltzen beita kantatzeko, Xiloenean eginen da neskenegünean, 21:00etarik goiti. Xehetarzünak Mixel Etxekoparrekin :

Kabaret gaüaldi bat Muskildin

‘Lürzaindia' egitüraren alde, 'Muskildi bizi' alkarteak urtoroz bezala kabaret gaüaldi bat antolatzen dü, non kantoreak eta lehenoko historioak üztartuko diren. Hala, lehen partean « Inganamundo » ikusgarria badate, Jean-Mixel Bedaxagar historia kontalari gisa, Mixel Etxekopar eta Sacha Standenek sonüz lagüntürik. Ondotik Mairu dantza taldea date, Mirentxu Aguerre eta Xabier Itzainak emanik. Horiek europa, amerika eta afrikako ahaideak emaiten dütüe. Gaüaldian bildü sosarekila, Arrokiagako Eskanda etxaltearen erostea lagüntürik dateke. Gaüaldia, Muskildiko Posonpes gelan date 21:00etarik aitzina. Popol Boscq, 'Muskildi Bizi' alkartekidea:

Prefosta alkarteak jarraikitzen dü bazterren iharrausten basabürüaren biziarazteko xedean

Prefosta alkartekoak, aste oroz ostirale gaüen alageratzeko xedearekin abiatü dira azken urte horietan. Eta, ostirale hontan, Ruper Ordorika Eüskal Herriko kantari famatüenetarik bat da jinen da, bere gitarrarekin, kontzertü ejer baten proposatzera. Hitzordüa, 21:00etan, Atarratzeko trinket ohian. Ruper Ordorika:

9. Hau aldizkaria bihar elkitzen da

Hau aldizkariak bere 9. aldizkariaren argitalpenaren ospatzeko gaüaldi bat antolatzen dü Gamereko ostatüan. Gaüaldi hontara, « l’Homme augmenté, l’humanité diminué » geiaz mintzatzeko, Philippe Baqué idazlea jinen da. Gei hori jorratü dü bere azken libürüan ; hortan, ikerka bat joanarazten dü dü, bere bizian hoinarritzez. Ondorioztatzeetan, erakusten dü, zientzia, osagarri sailean ere, merkatü eta sosaren zerbütxüko jarririk dela. Gaüaldia, arratseko 20:30etan abiatüko da Gamereko ‘Agerria' ostatüan. Philippe Baqué :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan